87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1678/2006 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geografo lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 18ko 1009/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geografo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi du. Deialdi hori 2006ko 57. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 12an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko geografo lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda

_Txanda irekia

Onartuak:

ARAMBURUZABALA LASAGABASTER, LUIS

ARBAIZA ALVAREZ, JOSEBA KOLDOBIKA

ARBELOA ROCH, MIGUEL ANGEL

AZKUE IRURETAGOIENA, IRATI

BARRASA PEGENAUTE, PAU

BESCOS ATIN, AMAIA

BUENO SIGÜENZA, PATRICIA

ELIA GARCIA, JORGE

ETXANIZ MILLAN, IZASKUN

EZPELETA PEREZ, ARTURO

GANUZA HERNANDEZ, PEDRO JESUS

GARCIA GASCON, PAULA

GARDE MUSGO, IGNACIO

GONZALEZ CENOZ, MARIA ARANZAZU

GONZALEZ NAJERA, EDUARDO

GUERRERO ASPURZ, MARIA CARMEN

HUGUET OCHOA, PAUL

LLANOS ROBLES, ANDRES

LOPEZ DE GOICOECHEA GUEMBE, BEGOÑA

MARCOS ARISTIZABAL, MARIA SOLEDAD

MICHAUS EGUZQUIZA, FRANCISCO JAVIER

MUNARRIZ GUEZALA, DAMASO

MURILLO GONZALEZ, ROSARIO

NAVARRO BLASCO, BEATRIZ

PRIETO MARTINEZ, LYDIA

RECALDE ZARATIEGUI, LUCIO

ROJO SAN ROMAN, CARMEN MARIA

RUIZ MARTINEZ, DANIEL

SANZ RAMIREZ, AMAIA

URDANIZ ETAYO, MARIA BEGOÑA

VEGA RODRIGUEZ, MARIA ISABEL

Baztertuak:

Azterketa egiteko eskubide guztiak ordaindu dituela ez frogatzeagatik

DE CARLOS MARTINEZ, CRISTINA

Ordaindu beharrik ez daukala osorik ez frogatzeagatik:

GARCIA MARTINEZ, MARIA ANTONIA

Iragarkiaren kodea: F0611607