87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

1659/2006 EBAZPENA, ekainaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 8ko 1203/2006 Ebazpenaren bitartez (2006ko maiatzaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 63. zk.), deialdia onetsi du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Nafarroako Herri Administrazioaren Institutuko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Nafarroako Herri Administrazioaren Institutuko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: María del Mar Beloqui Ros andrea epaimahaikide titular, eta Inmaculada Zestau Baraibar andrea epaimahaikide ordezko.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 26an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

ERANSKINA

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

AINCIOA AINCIOA, JUAN MANUEL

ALDAZ PASTOR, ALBERTO

DEL HOYO SAN RAFAEL, LARA MARIA

DIAZ AZNAREZ, MARIA PUY

GOIBURU IMAZ, MARIA JESUS

IRIARTE SOTES, FABIOLA

MARTINEZ IRIBARREN, MARIA ANGELES

PASCUAL GALLO, MARIA CRUZ

RUESTA OZCOIDI, MARIA ASUNCION

SERRANO HERRERA, ANA MARIA

SOLANO LABAT, CARLOS

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0611605