87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

43/2006 FORU DEKRETUA, uztailaren 3koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak Administrazio horren eta horri atxikitako funtzionarioek beteko dituztela eta merezimendu lehiaketa bidez esleituko direla.

2002ko apirilaren 15ean Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken honek lan-kontratudunei dagokienean bakarrik) Akordioa sinatu zuten Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan azaldu zuten, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak edo erakunde autonomoetan aurrekoekin parekatutako unitateburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko asmoa, akordioaren eranskin gisa jarritako planari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2002ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko jarduketa plana onetsi zen.

Behar den deialdia onetsi aurretik, plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu baten bidez finkatu behar dira aurten beteko diren burutzen gainean Langileen Estatutuaren 19. artikuluan bildutako alderdiak, Nafarroako Gobernuak Jarduketa Planean finkatutako datei eta prozedurari jarraikiz.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko uztailaren 3ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea. Hona hemen aldaketak: atalburutzak eta bulegoburutzak atxikiko diren mailak ezartzea eta, kasua bada, edo aurrekoekin parekatutako unitateburutzak eskuratzeko bete beharreko baldintza berariazkoak. Kargu horiek foru dekretu honen I. eranskineko zerrendan ageri dira.

2. artikulua. 1. Foru dekretu honen I. eranskinean agertzen den burutzetakoren bat merezimendu lehiaketa bidez eskuratzen duten langileek zuzendaritza lanpostuko osagarria jasoko dute Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lansariei buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluko 2. idatz-zatian zehaztutako portzentajean.

2. A edo B mailako funtzionarioek betetzen dituzten burutzen kasuan, bateraezintasuneko osagarria ezarriko da, salbu eta burutza horiek plantilla organikoan erabateko dedikaziokoa badute jada.

3. Horretaz gain, burutza horietako bat eskuratzen dutenek burutza horrek plantilla organikoan zituen gainerako lansari osagarriak jasoko dituzte, plantilla organikoari buruz egin diren foru dekretuetan ezarritako arau eta irizpideekin bat.

3. artikulua. Foru dekretu honetan maila bat baino gehiago esleitzen zaien burutzen kasuan, postua lortzen duen funtzionarioak aurretik zuen mailaren araberakoa izanen da emaitza eta, halaber, lansari osagarriak haren mailako oinarrizko soldataren arabera kalkulatuko.

4. artikulua. Foru dekretu honetan aipatzen diren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdietan ezarriko da epaimahaiek Nafarroako Administrazio Publikoen lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduaren 15. artikuluan bildutako osagaiak baloratzeko ordena. Lehendabizi, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzko lan-txostenaren azalpena eta ahozko defentsa eginen da, lehiaketa baztergarria izanen baita.

5. artikulua. Foru dekretu honen II. eranskinean ageri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atalburutzen eta unitateburutzen mailak, estamentuak eta zein espezialitatetara atxikitzen diren, bai eta haiei dagokien lansari mota ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Bigarrena._Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

I. ERANSKINA

Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak izan ezik)

1._LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Lehendakaritzako eta Funtzio Publikoko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 49).

Maila: C edo D.

Nafarroako Administrazio Auzitegia.

_Nafarroako Administrazio Auzitegiko Idazkaritza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5909).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua edo lizentziatura horretako lehenbiziko hiru maila osoak gaindituta izatea.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia.

_Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burutza. (lanpostuaren zenbakia: 24).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

_Produkzio eta Banaketa Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6648).

Maila: B edo C.

Barne Zuzendaritza Nagusia.

_Boluntariotza Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7201).

Maila: A.

_Joko, Ikuskizun Publiko eta Josteta Jardueren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7090).

Maila: C.

_Trafiko eta Bide Segurtasunaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5869).

Maila: B.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

_Antolaketa eta Ikuskaritza Orokorreko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 796).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

_Administrazio Laguntzako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6455).

Maila: C edo D.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua.

_Europar Batasunarekiko Lankidetza eta Harremanen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5113).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko, Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

Ingelesez eta frantsesez jakitea (mintzamena eta idazmena).

_Psikologia Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7082).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Psikologiako lizentziatuaren titulua izatea.

2._EKONOMI ETA OGASUN DEPARTAMENTUA.

Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusia.

_Programazio Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4658).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Kontabilitate Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1100).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

Nafarroako Zerga Ogasuna.

_Berriztapenaren eta Prozedura Berrien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7423).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Informazioa Eskuratzeko Bideak Kudeatu eta Kontrolatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7011).

Maila: C.

_Prestakuntza eta Dokumentazioaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7186).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko, Ekonomiako, Enpresako Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea edo Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 4. Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7293).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

_Kobrantzaren Aplikazio Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1045).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Informatika Sistemetako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatu izana.

_Gerorapen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1067).

Maila: C.

_Laguntza Teknikoaren Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7022).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

_Aholkularitza eta Koordinazio Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6112).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

3._TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Kudeaketa Administratibo Orokorraren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4540).

Maila: C.

Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua.

_Aholkularitza eta Lankidetza Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4926).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

_Berriztapen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6289).

Maila: B.

_Toki Estatistiken eta Informazioaren Egituraren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7115).

Maila: C edo D.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia.

_Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Berrien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7164).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Informazio Zientzietako lizentziatuaren titulua izatea.

4._INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Ingurumeneko eta Hirigintzako Jarduketa Juridikoen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5907).

Maila: C.

_Kontratazio eta Administrazio Laguntzako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4934).

Maila: C.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusia.

_Hondakinak Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7117).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniariaren, Industria ingeniariaren, Nekazaritzako ingeniari teknikoaren edo Industria ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Ehiza eta Arrantzarako Laguntzako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4938).

Maila: C.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

_Lurzoru Urbanizaezinaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1525).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Arkitekto Teknikoaren titulua izatea.

_Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4548).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Etxebizitzetarako Lurzoruaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5176).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Arkitekturako, Zuzenbideko, Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

5._HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Araubide Administratiboaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 34483).

Maila: C edo D.

Giza Baliabideen Zerbitzua.

_Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36060).

Maila: C edo D.

_Langileria Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 32125).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusia.

_Egoitzen eta Ikastetxeen Mantentze Lanetarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33428).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko kidea izatea.

_Erosketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33900).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko kidea izatea.

_Ikasketetarako Laguntzen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 34403).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

_Lanbide Heziketa eta Enpresaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36029).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko kidea izatea.

_Antolamendu Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33854).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Irakasleen kidegoetako batekoa izatea.

_Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 31643).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: maila horretako irakasleen kidegoetako batekoa izatea.

_Curriculum Diseinurako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 34335).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Irakasleen kidegoetako batekoa izatea.

_Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36098).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: maila horretako irakasleen kidegoetako batekoa izatea.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza

Nagusia.

_Goi Mailako Irakaskuntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36043).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa edukitzea.

_Unibertsitateko Hedapen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36874).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa edukitzea.

_Unibertsitate Ikerketarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36875).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa edukitzea.

_Hizkuntzaren Garapenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36351).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa edukitzea.

EGA titulua edo baliokideren bat izatea.

_Hizkuntza Programaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36876).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa edukitzea.

EGA titulua edo baliokideren bat izatea, edo ingelesez, frantsesez eta alemanez ahoz eta idatziz jakitea.

_Hizkuntza Ikerketarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36877).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: erdi edo goi mailako unibertsitate titulazioa edukitzea.

EGA titulua edo baliokideren bat izatea, edo ingelesez, frantsesez eta alemanez ahoz eta idatziz jakitea.

6._OSASUN DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Ikuskatzailetza eta Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5179).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

_Barne Araubidearen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5887).

Maila: C edo D.

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

_Administrazio Laguntzako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4874).

Maila: C edo D.

_Afera Ekonomikoen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5891).

Maila: C edo D.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua.

_Aldi Baterako Ezintasuneko Administrazio Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5157).

Maila: C edo D.

7._HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

_Eraikuntzako Segurtasunerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6382).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Laborategiko Administrazioaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7177).

Maila: C.

_Obrak Burutzeko III. Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2147).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Obrak Ikuskatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7173).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7178).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua, edo Nekazaritzako ingeniaria, biologoa, Herri Lanetako ingeniari teknikoa edo Nekazaritzako ingeniari teknikoa izatearen titulua.

_Nafarroako Hegoaldea Zaintzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2103).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Ingurumen Zainketa eta Lorezaintza Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3659).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua, edo Nekazaritzako ingeniaria, biologoa, Herri Lanetako ingeniari teknikoa edo Nekazaritzako ingeniari teknikoa izatearen titulua.

_Ustiapenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1909).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7183).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

_Kudeaketa Teknikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7179).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5131).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua, edo Industria ingeniaria, Herri Lanetako ingeniari teknikoa edo Industria ingeniari teknikoa izatearen titulua.

_Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko I. Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6377).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko II. Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6378).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Afekzioen eta Balorazioen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6379).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniariaren edo Nekazaritzako ingeniari teknikoaren tituluaren jabe izatea.

_Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7172).

Maila: C.

Garraio Zuzendaritza Nagusia.

_Garraioaren Analisi eta Azterlan Ekonomikoen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6847).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

_Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5140).

Maila: C.

_Garraioen Ikuskatzailetzaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6259).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

8._NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA ELIKADURA DEPARTAMENTUA.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia.

_Barne Kontrolerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5436).

Maila: A.

_Nekazaritzako Merkatuen Erregulazio eta Esku-hartze Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5438).

Maila: B.

_Abere Ekoizpenaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6153).

Maila: A.

_Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3818).

Maila: A.

_FEOGA-Bermearen Kontabilitate Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4121).

Maila: B.

_Informazioa Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5106).

Maila: A.

_Informazioaren Teknologiaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5162).

Maila: B.

Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusia.

_Obrak Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7154).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Nekazaritzako ingeniaria, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria, Nekazaritzako ingeniari teknikoa, edo Herri Lanetako ingeniari teknikoa izatearen titulua.

9._INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6293).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia.

_Inbertsiorako Laguntzak Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2610).

Maila: A edo B.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura izatea edo Enpresa Zientzietako diplomatura izatea.

_Berriztapena Sustatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2607).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Industriako ingeniari teknikoaren titulua izatea.

_Kudeaketaren Koordinazio Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7012).

Maila: C edo D.

_Kontsumoko Arbitrajearen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5427).

Maila: B edo C.

Lan Zuzendaritza Nagusia.

_Lan Harremanen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2695).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Zuzenbideko lizentziatuaren titulua izatea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

_Ebaluazio eta Hedapen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7582).

Maila: A edo B.

_Toki Entitateentzako Laguntza Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6605).

Maila: B edo C.

_Etengabeko Prestakuntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5882).

Maila: B edo C.

_Izapide Administratiboen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6639).

Maila: C edo D.

_Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6606).

Maila: C edo D.

10._GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERI DEPARTAMENTUA.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusia.

_Garapenerako Lankidetza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4849).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Gizarte Laneko diplomatura titulua izatea.

_Afera Ekonomikoen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4848).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

Familiaren Zuzendaritza Nagusia.

_Arazo Sozialak dituzten Adingabekoei Laguntza emateko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5366).

Maila: B

Betebehar berariazkoak: Gizarte Laneko edo Gizarte Hezkuntzako diplomatura titulua izatea.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua.

_Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3332).

Maila: C.

_Oinarrizko Laguntzari eta Gizarteratzeari Sostegu Administratiboa emateko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5359).

Maila: C edo D.

_Adimenaren ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zentroen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7299).

Maila: B.

_Hirugarren Adinekoen Zentroetara sartzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7300).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Gizarte Laneko edo Gizarte Hezkuntzako diplomatura titulua izatea.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua.

_Teknifikazio eta Selekzio Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7196).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Kirol eta Gazteriaren erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatua izatea.

_Boluntariotza eta Gazte Mugikortasunerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5052).

Maila: B.

Betebehar berariazkoak: Kirol eta Gazteriaren edo Gazteriaren erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatua izatea.

_Logistika Unitate Teknikoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7190).

Maila: C edo D.

11._VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

_Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7070).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatuaren titulua izatea.

Turismo Zuzendaritza Nagusia.

_Ikuskapen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6842).

Maila: C.

_Sustapen Ekintzen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2679).

Maila: B edo C.

Betebehar berariazkoak: Turismo arloko enpresa eta jardueretako teknikari edo Turismo arloko jardueretako ofizial lanpostu baterako izendatu izana.

Kultura Zuzendaritza Nagusia.

_Ondasun Higigarrien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36345).

Maila: A

_Nafarroako Liburutegi Nagusiaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36774).

Maila: A.

Betebehar berariazkoak: liburuzainaren edo liburutegietako goi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatu izana.

II. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutzen zerrenda

A._Osasun laguntzakoak ez diren atalburutzak.

1. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Elikadura Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65869).

Lansari mota: I.

Maila: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

2. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Hornidura Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia 65868).

Lansari mota: I.

Maila: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

3. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: Obra eta Mantentze-lanen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65871).

Lansari mota: I.

Maila: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

4. Zentroa: Ubarmin Klinika.

_Lanpostua: Zerbitzu Orokorren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65935).

Lansari mota: II.

Maila: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

5. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Administrazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 64027).

Lansari mota: II.

Maila: B eta C.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

6. Zentroa: Osasun Publikoaren Institutua.

_Lanpostua: Osasun Publikoaren Laborategiko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67664).

Lansari mota: III.

Maila: A.

Estamentua eta espezialitateak: A.2 (A.2.2, A.2.3 eta A.2.8).

B._Laguntzakoak ez diren unitateburutzak.

7. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Mendillorriko OOLTko Unitate Admnistratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68239).

Lansari mota: III.

Maila: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

8. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: II. Zabalguneko OOLTko Unitate Admnistratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68233).

Lansari mota: III.

Maila: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

9. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Lizarrako OOLTko Unitate Admnistratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67518).

Lansari mota: III.

Maila: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

10. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Kontabilitate Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65957).

Lansari mota: II.

Maila: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

11. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Biltegi Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 64001).

Lansari mota: II.

Maila: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

12. Zentroa: Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Lanpostua: Kontratazioen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67397).

Lansari mota: II.

Maila: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

13. Zentroa: Osasun Publikoaren Institutua.

_Lanpostua: Kontabilitate Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67097).

Lansari mota: III.

Maila: C eta D.

Osasun arlotik kanpoko estamentuak.

C._Pabiloiko arduradunak.

14. Zentroa: Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko laguntza.

_Lanpostua: San Frantsizko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoko pabiloiko arduraduna (lanpostuaren zenbakia: 66096).

Maila: D.

Estamentua eta espezialitatea: A.6 (A.6.1).

15. Zentroa: Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko laguntza.

_Lanpostua: San Frantsizko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoko pabiloiko arduraduna (lanpostuaren zenbakia: 66092).

Maila: D.

Estamentua eta espezialitatea: A.6 (A.6.1).

D._Erizaintzako unitateburutzak.

16. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Alloko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66778).

Lansari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

17. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Antzin-Ameskoako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66576).

Lansari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

18. Zentroa: Lizarrako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Los Arcosko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66572).

Lansari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

19. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia.

_Lanpostua: Corellako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66566).

Lansari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

20. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: N-2 solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62597).

Lansari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

21. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: C-2 solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 62186).

Lansari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

22. Zentroa: Nafarroako Ospitalea.

_Lanpostua: N-4 solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 61536).

Lansari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

23. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Etxarri-Aranazko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66540).

Lansari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

24. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Irurtzungo OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66537).

Lansari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

25. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Leitzako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66533).

Lansari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

26. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Izabako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66544).

Lansari mota: III.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

27. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Mendillorriko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66770).

Lansari mota: I.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

28. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

_Lanpostua: Zizur-Etxabakoizko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66560).

Lansari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

29. Zentroa: Anbulatorioak eta ospitaletik kanpoko laguntza.

_Lanpostua: Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko Zuzendariordetzako Zerbitzu Orokorretako Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65910).

Lansari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: A.3 (A.3.1).

Iragarkiaren kodea: F0611732