87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du. Deialdia 2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 127. zenbakian.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Genetika Medikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat betetzeko, honako hau izendatzeko proposamena onesten da: Mercedes Artigas López.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko uztailaren 5ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0611711