87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Onkologia Erradioterapikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Onkologia Erradioterapikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu eta puntu gehien lortu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du. Deialdia 2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 127. zenbakian.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Onkologia Erradioterapikoko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu baterako honako hau izendatzeko proposamena onesten da: Ana Manterota Burgaleta.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 5ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0611710