87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

789/2006 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, zenbait eskumenen erabilera Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 36. artikuluko 1. idatz-zatiak xedatzen duenez, organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuen esku uzten ahalko dira. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko jarduerak arin eta era eranginkorrean egiteko, bidezkotzat jo da Zerbitzuetako zuzendariei Herri Lan zuzendari nagusiaren eskumen batzuk esleitzea.

Hori horrela eta aipatutako artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko eta Zainketa Zerbitzuko zuzendarien esku uztea eraikuntza proiektuen eta lanen segurtasun eta osasunaren arloan Herri Lan zuzendari nagusiari dagozkion eskumenak, kasuan kasuko eginkizunen esparruaren barruan.

2. Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea Herri Lan zuzendari nagusiari dagozkion eskumenak, Nafarroako Errepide Sareko istripuetan hirugarrenei sorturiko kalteen erreklamazioei dagokienez.

3. Aurreko atalen bidez egiten den esku uztearen arabera ematen diren ebazpenetan gorabehera hori espresuki adierazi beharko da eta, ondorio guztietarako, Herri Lan zuzendari nagusiak emanen balitu bezala jokatuko da.

4. Ebazpen honen berri ematea Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari eta Zainketa Zerbitzuari eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengo._Herri Lan zuzendari nagusiaren 116/2005 Ebazpena, martxoaren 1ekoa, indarrik gabe uzten da.

Bigarrena._Ebazpen honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko ekainaren 13an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.

Iragarkiaren kodea: F0610426