87. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

243/2006 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Goiko Amuarrain Eremuko arrantzaldiak salbuespen gisa aldatzen dituena.

Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak jakinarazi duenez, Nafarroako ibaiak egoera berezian daude, euri gutxiko eta bero handiko aldia dela-eta. Egoera horrek oso eragin handia du ibaien ur-emariaren eta tenperaturaren gainean, sasoi honetan espero daitekeena baino askoz ere ur gutxiago baitute.

Hori horrela, beharrezkoa da Nafarroako Goiko Amuarrain Eremuan arrantza aprobetxamendua arautzeko neurri bereziak hartzea.

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Goiko Amuarrain Eremuko arrantzaldia ixtea uztailaren 19tik aurrera (egun hori barne) Eska, Zaraitzu eta Bidasoa ibaietan.

2. Arrantzaldia ixtea abuztuaren 1etik aurrera Nafarroako Goiko Amuarrain Eremuko ibai guztietan.

3. Karramarro seinaledunaren arrantza 2006. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko arautegia finkatzeko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 9an emadako 51/2006 Foru Aginduan ezarritakoarri jarraikiz eginen da.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari, Foruzaingoaren Ingurumena Zaintzeko Dibisioari, Guardia Zibileko Natura Babesteko Zerbitzuari eta Ingurumen Zaintzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 17an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0612218