84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Arandigoiengo UE2 unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onetsirik

Udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen 2006-06-20an:

Lehendabizikoa._Hasiera batez onestea Arandigoiengo UE2 unitatearen esparruaren borondatezko birzatiketa proiektua, Obras y Servicios Text, SL.-k aurkeztua.

Behin betiko onetsi baino lehen, sustatzaileak honako agiriak aurkeztu beharko ditu:

1. Unitatean sartutako lurzatien jabetza modu frogagarrian egiaztatu beharko du, dagozkion salerosketaren eskriturak zein erregistroaren ohar soilak aurkeztuz.

2. Proiektuko eranskina, administrazioaren hirigintza aprobetxamenduaren diru konpentsazioaren balorazio ekonomikoa onartuta, hain zuzen ere 40.413,22 euro, eta zenbateko hori ordaintzea.

Bigarrena._Jendaurrean edukitzea hogei egunean, iragarkia Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako egunkarietan argitaratuz, eta Arandigoiengo Kontzejuari jakinaraztea, baita ukitutako jabeei ere.

Hirugarrrena._Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsita dagoela ulertuko da.

Laugarrena._Birzatiketa hori Jabetza Erregistroan inskriba dadila agintzea

Deierrin, 2006ko apirilaren 12an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0610943