84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Finken normalizazioaren hasierako onespena

Puiuko Udaleko jarduneko alkate udalburuak, 2006ko ekainaren 13an, 47 zenbakiko ebazpena eman zuen. Haren xedapen zatian honela dio:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Eduardo Arconada Armendariz jaunak finkak arautzeko sustatu duen proiektua; xedea da Puiuko 1. poligonoko 301 eta 334. lurzatietako mugak finkatzea, eta antolamenduaren onura eta kargak ez dira berriz banatu behar. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko Legearen 154. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean paratzea hamabost eguneko epean, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik; halaber, iragarki hori argitara emanen da Udaleko iragarki oholean eta probintziako egunkari batean eta interesatuei banan banako zitazioa eginen, espedientea aztertu eta, kasua bada, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Ebazpen honen berri ematea Udalaren osoko bilkurari, egiten den lehen bilkura arruntean.

Puiun, 2006ko ekainaren 14an._Jarduneko alkate udalburua, Angel Izuriaga Piudo.

Iragarkiaren kodea: L0610923