84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE ARAKIL

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak,2006ko ekainaren 9an egindako bileran, hasiera batean onetsi zuen xehetasun azterlana Konpentsazio Batzordeak sustaturik, UO-24ko eraikinetako antolamendu berria definitzeko xedez, unitatearen aprobetxamendua handitu gabe.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Uharte Arakilen, 2006ko ekainaren 22an._Alkate udalburua, Jesús Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0610918