84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Hasiera batean onetsirik UC6 MA unitateko 618. lurzatiaren xehetasun azterlana

Aranguren ibarreko Udalak, 2006ko ekainaren 21ean, ebazpena eman zuen hasiera batean onesteko UC6 MA unitateko 618. lurzatiaren xehetasun azterlana, Eraikilea Promotora S.L.k sustatu baitu.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, 2006ko ekainaren 21ean._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0610799