84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BEINTZA-LABAIEN

2006ko aurrekontua behin betiko onetsita

2006ko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, martxoaren 17an, Beintza-Labaiengo Udalaren 2006ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea erreklamazio edo alegaziorik gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo dira bai aurrekontua bai hura betearazteko oinarriak. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 277.1 artikuluan eta Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da 2006ko aurrekontu bakarraren laburpena:

GASTUAK:

1._Langileen lansariak: 57.986,08 euro.

2._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 84.582,00 euro.

3._Transferentzia arruntak: 49.820,00 euro.

6._Inbertsio errealak: 308.151,27 euro.

Gastuak, guztira: 500.539,35 euro.

DIRUSARRERAK:

1._Zuzeneko zergak: 35.500,00 euro.

2._Zeharkako zergak: 2.500,00 euro.

3._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 16.078,00 euro.

4._Transferentzia arruntak: 71.284,50 euro.

5._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 92.315,54 euro.

7._Transferentziak administrazio orokorretik toki entitatera: 282.861,31 euro.

Dirusarrerak, guztira: 500,539,35 euro.

Beintza-Labaienen, 2006ko ekainaren 14an._Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L0610765