II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ENERITZ
Aurrekontuko 3/2006 aldaketa
Udalak, 2006ko ekainaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Hasiera batean onestea aurrekontuko 3/2006 aldaketa, kreditu gehikuntza baita, aurrekontuko zenbait kontusail behar bezainbat diruz hornitzeko; Toki Azpiegituren Planaren dirulaguntzarekin eta Herri Lanen dirulaguntzarekin, baita lurzatien salmentarekin eginen da haien finantzaketa.
Aditzera ematen da, interesatuek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Eneritzen, 2006ko ekainaren 16an._Alkatea, Alberto Valencia Trueba.
Iragarkiaren kodea: L0610725