84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

UHARTE ARAKIL

2005eko kontuak

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da Uharte Arakilgo Udalak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2006ko ekainaren 9an egin bilkuran adostasun txostena eman diela Uharte Arakilgo Udalaren 2005eko aurrekontuko likidazioaren kontuei. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Uharte Arakilen, 2006ko ekainaren 19an._Alkate udalburua, Jesús María Navarro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0610714