84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MARTZILLA

Hasiera batean 2006ko aurrekontuko aldaketa onetsirik

Martzillako Udalak, 2006ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko udal aurrekontuko aldaketa (01/06 espedientea).

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Martzillan, 2006ko ekainaren 5ean._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0610871