84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

LODOSA

Behin betikoz onetsirik aurrekontuko hirugarren aldaketa

Udalak, 2006ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2005etik 2006ra luzatutako udal aurrekontuko hirugarren aldaketa, eta hari buruzko ediktua 2006ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 29an. Bada, jendaurreko aldia erreklamaziorik gabe iragan denez, aditzera ematen da behin betikoz onetsita dagoela, 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko.

Hona hemen onetsitako aurrekontuko aldaketak:

Kreditu berezia:

A) Kontusail berria: 43300-6210000.

B) Zenbatekoa: 265.000,00 euro.

C) Xedea: Herriko argiak berritzea.

D) Finantzaketa: Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzaren bidez (abenduaren 18ko 297/2006 Foru Agindua), 192.958,68 euro, dirusarreretako 75501 kontusaila "N.G. T.A. Hilerriko obrak" sortuz; eta gainerakoa, 72.041,32 euro, kreditu eragiketaren bidez, dirusarreretako 91700 kontusaila "Inbertsioetako maileguak" handituz.

Lodosan, 2006ko ekainaren 22an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0610853