84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Hasiera batean onetsirik aurrekontuko 31/2006 aldaketa

Barañaingo Udalak, 2005eko ekainaren 20ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2005etik 2006ra luzatutako aurrekontu orokorreko 31/2006 aldaketaren espedientea, hain zuzen ere kreditu transferentzia eginen baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik aitzina; hala, interesatuek eta herritarrek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotakoa betetzeko.

Barañainen, 2006ko ekainaren 21ean._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0610796