84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ORBAITZETA

"Orbaitzetako zoladuraren eta zerbitzu sareen proiektua (3. fasea)" onestea eta ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharraren erabakia

Udal honek 2006ko apirilaren 4an erabakita, jendaurrean edukiko da "Orbaitzetako zoladuraren eta zerbitzu sareen proiektua (3. fasea)", ukipenen eranskina barne, hamabortz egun baliodunean eduki ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Interesatuen eskura egonen dira udal idazkaritzan, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazio eta ohar guztiak egin ahal izateko eta ukituei entzutea emateko, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabakia 2006ko 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.

Jendaurrean egoteko eta interesatuei entzutea emateko epean, Churrut Churrut senideen alegazioa baizik ez da bildu. Hura apirilaren 27ko osoko bilkurako erabakiaren bidez ebatzi zen.

Alegazio gehiagorik izan ez denez, Orbaitzetako Udalak, 2006ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1._Onestea "Orbaitzetako zoladuraren eta zerbitzu sareen proiektua (3. fasea)", ukipenen eranskina eta guzti. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 19954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 artikuluari jarraikiz, proiektuaren onespenak berarekin dakar okupatu beharra.

2._Interesatu gisa agertzen diren pertsonei erabaki hau jakinaraztea, okupatu beharreko finkak erosteko hitzarmen proposamenarekin batean, hamabortz eguneko epean komenigarriena iruditzen zaiena alega dezaten eta, hala behar badu, adostasunera ailega daitezen.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Orbaitzetan, 2005eko martxoaren 16an._Alkate udalburua, Alberto Erdozain Goikoa.

Iragarkiaren kodea: L0610724