84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERRONKARI

Obra kontratazioa

Erronkariko Udalak, 2006ko ekainaren 27ko bilkuran erabakita, deialdi publikoa egin du "Erronkariko DBHI ikastetxe publikoaren estalkia berritzea" izeneko obra esleitzeko. Hona hemen ezaugarriak:

1._Xedea: "Erronkariko DBHI ikastetxe publikoaren estalkia berritzea".

2._Esleitzeko prozedura: irekia.

3._Esleitzeko modua: lehiaketa.

4._Izapidaketa: presakoa.

5._Hasierako prezioa: 193.746,04 euro (BEZa barne).

6._Kontratistaren sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, e) kategoria; C taldea, 8. azpitaldea, e) kategoria.

7._Lanak egiteko epea: hilabete.

8._Behin betiko bermea: esleipenaren prezioaren %4.

9._Proposamenen aurkezpena: proposamenak aurkeztu ahalko dira legez onartutako prozeduretako edozeinen bidez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamahiru egun natural igaro ondotik heldu den lehenbiziko egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen. Dena den, egun hori larunbata edo igandea bada, epea hurrengo astelehenean bukatuko da.

10._Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: irekitzeari dagokionez, berriz, aipatu epea bukatu eta hirugarren egun naturaleko arratsaldeko ordu bietan irekiko dira, Herriko Etxean. Egun hori larunbata edo igandea bada, hurrengo astelehenean irekiko dira.

11._Agiriak: baldintza partikularren orriak eta obren proiektua ikusgai daude udal idazkaritzan, bulego orduetan, eta Rubio paper-dendan (Bergamin kalea, 10, Iruña), interesatuen eskura.

Erronkarin, 2006ko ekainaren 27an._Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0611629