84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ULTZAMA

Oihan enkantea, ehuneko 20 merkeago

Ultzamako Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra._8.499 pago, 326 m³ zur eta 2.227,83 m³ egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 25.630,25 euro (BEZaren %8 barne).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Baldintza-agiria: udal idazkaritzan daude interesatuen eskura.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ultzamako Udalaren erregistro orokorrean, hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunera luzatuko da epea.

Proposamenak noiz ireki: hirugarren egun naturalean irekiko dira, 12:00etan, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2006ko ekainaren 13an._Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0610838