84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

599/2006 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdiko izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta hartan proposatzen du Lekarozko Irakasleendako Laguntza Zentroetako zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Irakasleen Prestakuntza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko ekainaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Izangaia: Miguel Javier Olaechea.

Eskatutako lanpostua: Lekarozko ILZko zuzendaria.

Onartua/Baztertua: Onartua.

Iragarkiaren kodea: F0610424