84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARAÑAIN

Higiezinak enkantean

Barañaingo Udalak 2006ko ekainaren 20an egin osoko bilkura arruntean, zenbait higiezin plegu itxien bidezko enkante publikoan besterentzea erabaki zuen, besterengarritasuna deklaratu ondotik. Higiezin horien titulartasuna Udalarena da eta ondarekoak dira. Xedea merkataritza edo zerbitzuetarako erabiltzea da, betiere ondoko baldintzei jarraituz.

1._Xedea: Higiezinen enkantea egiteko, lotetan banatuko da enkantea, eta eskaintzak aurkeztu ahalko dira lote bakarrerako edo gehiagotarako, betiere banaka.

1. lotea._Merkataritzako lokala Eultzako etorbideko 36-ezkerrean dagoena: 630. hiri-unitatea, hirilurretako 3. azpieremua, 1. poligonoko 630. lurzatia eta 11. hiri-unitatea, hirilurretako 4. azpieremua, 1. poligonoko 630. lurzatia, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastrokoak.

2. lotea._Merkataritzako lokala Eultzako etorbideko 36-eskuinean dagoena: 630. hiri-unitatea, hirilurretako 4. azpieremua, 1. poligonoko 630. lurzatia eta 15. hiri-unitatea, hirilurretako 5. azpieremua, 1. poligonoko 630. lurzatia, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastrokoak.

3. lotea._Castilla La Mancha, 6, Barañáin, 1. poligonoko 630. lurzatia, 16. hiri-unitatea, hirilurretako 5. azpieremua, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastrokoak.

4. lotea._Merkataritzako lokala Eultzako etorbideko 42-ezkerrean dagoena: hirilurretako 1. poligonoko 629. lurzatia eta 23. hiri-unitatea, 6. azpieremua, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastrokoak.

5. lotea._Merkataritzako lokala Eultzako etorbideko 42-eskuinean dagoena: hirilurretako 1. poligonoko 629. lurzatia eta 22. hiri-unitatea, 6. azpieremua, hain zuzen ere Barañaingo hirilurren katastrokoak.

2._Hasierako prezioa. Emandako balorazio teknikoaren arabera, lote bakoitzerako hasierako prezio hauek ezarri dira:

1. lotea._Ehun eta hirurogeita bederatzi mila euro (169.000 euro).

2. lotea._Ehun eta hirurogeita hemezortzi mila euro (178.000 euro).

3. lotea._Hirurogeita hamar mila euro (70.000 euro).

4. lotea._Ehun eta hogeita hiru mila euro (123.000 euro).

5. lotea._Hirurogeita hamabost mila euro (75.000 euro).

3._Behin-behineko bermea. Bi loteen hasierako prezioaren %2. Utzi beharko da Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako moduetako edozein erabiliz.

4._Proposamenak aurkezteko epea. Proposamenak, enkantea arautzen duen baldintzen pleguan jasotako ereduari jarraituz aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak eta gainerako baldintzak enkantea arautzeko baldintza administratiboen pleguan zehazten dira, interesatuen eskura baitago Barañaingo Udaleko erregistro orokorrean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara (Udaletxe plaza, zk.g., 31010 Barañáin).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Barañainen, 2005eko maiatzaren 26an._Alkate udalburua, Iosu Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0610784