84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

OBANOS

Iragarkia, lurzatietako zatitugabeak enkantean besterentzeko, Obanosen

Obanosko Udalak 2006ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran hala erabakita iragartzen da AR-4 eremuan dauden udal jabariko zatitugabeak enkantean salduko dituela. Hona hemen zehaztasunak:

Esleipena egiten duen entitatea: Obanosko Udalaren osoko bilkura.

Kontratuaren xedea._Udal jabariko kuotak saltzea, Obanosko AR-4 eremuan eta honako lurzati hauetan: 2, 21, 32, 59, 69, 72, 76, 85, 115, 117 eta 121.

Esleitzeko modua._Plegu itxiaren bidezko enkantea izanen da, legezko sesteoarekin, eta jabekideek lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea izanda.

Lizitazio oinarria._Lote bakoitzerako baldintzen orrian agertzen dena.

Behin-behineko bermea._Zein lotetarako egiten den proposamena, haren lizitazioaren %2.

Eskaerak aurkezteko epea._Hogeita sei egun naturaletan, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Enkantean parte hartzeko baldintzak._Baldintzen orrian aipatutakoak.

Proposamen ekonomikoa noiz eta non ireki._Epea bukatu eta biharamunean, eguerdiko hamabietan, Obanosko Udaletxean.

Pleguak jendaurrean._Aztergai egonen da, egun baliodunetan, Obanosko Udaletxean eta Info-Localen, Tel.: 012.

Obanosen, 2006ko ekainaren 20an._Alkate udalburua, Fernando Lana Guembe.

Iragarkiaren kodea: L0610736