84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORBAITZETA

Lehiaketa publikoa, zolaketa lanak eta zerbitzu sareak egiteko

Orbaitzetako Udalak lizitaziorako deia egin du, "Zolaketa lanak eta zerbitzu sareak egitea, Orbaitzetan (3. fasea)" izeneko obren exekuzioa kontratatzeko, ondoren baldintza orokorrekin eta administrazio klausula partikularren orriko gainerakoekin bat:

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

Esleitzeko prozedura: irekia.

Hasierako prezioa: 384.087,65 euro, BEZa barne.

Lehiaketan parte hartzeko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, 9:00etatik 14:00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausulen orrikoak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, d kategoria. E taldea, 1. azpitaldea, b kategoria. I taldea, 1. azpitaldea, c kategoria.

Proposamenak irekitzea: Udaleko bilkura aretoan irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bosgarren egun baliodunean, goizeko hamaiketan.

Proiektua eta baldintzen plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Iruñeko Rubio paper dendan (Bergamín kalea, 10).

Orbaitzetan, 2006ko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Alberto Erdozain Goikoa.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................, Herria: ...................., Helbidea: ......................, NANa: ................................ Nire izenean edo honako hau ordezkatuz: ......................................... IFZ zk.a: .............. bitartez frogatzen baitut, ...................... izeneko lanak lehiaketa bidez kontratatzeko klausula administratibo partikularren orria ezaguturik ...................... Hitz ematen dut obra osorik eginen dudala, aipatu agiriei hertsiki lotuz, ......................... euroren aldera (letraz eta zenbakiz), BEZaren %16 barne.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0610674