84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Akats zuzenketa

Lehiaketa irekia, Noain-Elortzibarren "0-3 urtekoendako Ikastetxea eraikitzeko proiektua" prestatzeko, haren zuzendaritza eramateko eta hura koordinatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko.

2006ko 80. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 5ean, aipatu lehiaketaren iragarkia argitaratu zen. Nolanahi ere, hainbat oker atzeman dira ondoko puntuetan:

Aurrekontua: Baldintzen agirian zehaztutako gastua 66.984,00 (hirurogeita sei mila bederatziehun eta laurogeita lau) euro da, BEZa barne.

_Honela behar du:

Aurrekontua: Baldintzen agirian zehaztutako gastua 60.904,00 (hirurogeita sei mila bederatziehun eta lau) euro da, BEZa barne.

Eskaintzak aurkezteko epea eta proposamenak irekitzekoa, biak hasiko dira honako iragarkia argitaratzen den egunetik aitzina.

Gainerako puntuak beren horretan mantenduko dira, argitaraturiko iragarkian bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noainen, 2006ko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0611654