84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

87/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Maite Ezkurra Mata andrea, Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren III. Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Maite Ezkurra Mata andrea, Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri interesatuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko ekainaren 12an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0610350