84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten ordenantza fiskalak eta zerga eta prezio publikoen arauketa. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2005eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ordenantza fiskal eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantza guztiak, baita 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten zerga, tasa eta prezio publikoen arauketa ere. Hasierako onespena 2005eko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 31n; beraz, erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko 30 egun balioduneko epea epea iragan denez inork bakarrik ere aurkeztu gabe, behin betikoz onetsirik gelditu dira. Ondotik, 2006ko tarifen eta ordenantza aldatuen testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Tafallan, 2006ko maiatzaren 31n._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.

4. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

I. epigrafea._Planoen kopiak, paper opakoan

A) Irabazi asmorik gabeko kultur, informazio eta hezkuntza entitateei.

1._Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak

_Metro lineala: 1,50 euro.

_DIN A0: 1,85 euro.

_DIN A1: 1,05 euro.

_DIN A2: 0,85 euro.

_DIN A3: 0,45 euro.

B) Partikularrei eta gainerako entitateei.

1._Plan orokorreko planoak edo espediente publikoetan direnak.

_Metro lineala: 3,85 euro.

_DIN A0: 4,35 euro.

_DIN A1: 2,30 euro.

_DIN A2: 1,75 euro.

_DIN A3: 0,55 euro.

II. epigrafea._Katastro, kartografia eta hirigintzaren gaineko informazioa euskarri magnetikoan.

_Katastroko informazioa soilik bada, tarifak %20 murriztuko dira.

_Soilik kartografia bada, %40 murriztuko da.

_Hirigintzako planeamenduaren gainekoa bada, %100.

A) Hirilurra bada.

1._D.G.N. motako fitxeroetan: 302,20 euro/orria.

2._D.W.G. edo D.X.F. motako fitxeroetan: 377,80 euro/orria.

B) Landalurra bada.

1._D.G.N. motako fitxeroetan: 76,05 euro/orria.

2._D.W.G. edo D.X.F. motako fitxeroetan: 91,30 euro/orria.

III. epigrafea._Egiaztagiriak.

1. Ziurtagirien lehen orriagatik: 3,10 euro.

2._2. eta hurrengo orriengatik: 0,85 euro.

3._Agiriaren data zehatza ematen ez bada, ziurtagiria egiteko agiria aurkitu beharrez miatu behar den urte bakoitzeko: 0,45 euro.

IV. epigrafea._Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1._Fotokopia bakoitzetik: 0,15 euro.

V. epigrafea._Arma-txartela tramitatzea.

1._Txartel bakoitzeko: 18,90 euro.

VI. epigrafea._Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

1._A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 15,20 euro.

2._C mailara sartzeko, izena emateagatik: 8,20 euro.

3._D eta E mailetara sartzeko, izena emateagatik: 3,10 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII. epigrafea._Agirien konpultsa.

1._Trafiko istripu baten atestatuaren kopia konpultsatua: 24,60 euro.

2._Bertzelako agirien konpultsa. Honi dagokionez, lagun bakarrak espediente bakarrera ekarri beharreko agiriak konpultsa bakartzat hartzen dira: 3,10 euro.

VIII. epigrafea._Ahalmenak askiestea.

1._Askieste bakoitzarengatik: 8,40 euro.

IX. epigrafea._Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

1._Aurrekontua: 11,40 euro.

2._Ordenantza fiskalak: 5,45 euro.

X. epigrafea._Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak luzatzea.

1._Babes ofizialeko etxebizitza bakoitza deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 24,45 euro.

XI. epigrafea._Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

1._Irekitzeko eta titulartasuna aldatzeko lizentziak: 106,00 euro.

XII. epigrafea._Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1._Planeamenduaren eta abarren gainean, emandako lizentziak ziurtatzeko eskaturiko txostenak luzatzeagatik: 37,75 euro.

2._Bertzelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik: 22,80 euro.

5. ORDENANTZA

AUTOTAXIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

ERANSKINA

006ko tarifak

Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak hauek dira:

I._Autotaxi lizentziak ematea: 1.890,00 euro.

II._Lizentzien eskualdaketa: 757,00 euro.

6. ORDENANTZA

LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzari eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

_Partikularrek aurkeztu Antolamendurako Plan Partzial edo Bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, Antolamendurako Planen aurreproiektuak eta Birzatiketak tramitatzea.

_Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

_Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan eta aplikatzekoden gainerako araudian zehazturikoak.

Aipatzearren, ondokoak dira:

_Lurzatiketa egiteko lizentziak.

_Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

_Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

_Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

_Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

_Emandako lizentzien aldaketak.

_Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

_Behin-behineko lizentziak.

_Zangak irekitzeko lizentziak.

_Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko lizentziak, eremu publikoko erreserbetakoak, aparkaleku esklusiborakoak, edozein motatako gaien zamalanak egitekoak (Ibilgailuen pasabideak eta eremu erreserbak).

Salbuetsirik daude eta, beraz, ez dute zerga oinarri osatzen ondoko hauek:

_Aldamioak eta hesiak paratzea.

_Garabiak paratzea.

_Edukiontziak eta siloak paratzea.

Ordaindu beharra.

4. artikulua. 1) Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da.

Ez da tasarik sortuko Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesatuak atzera egiten badu, edota Udalak lizentzia ematen ez badu.

2) Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak izanen dira zergadunaren ordezko.

Tarifak eta karga-tasak.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak.

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak.

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoek likidazioa eginen dute, udal teknikariek adostasun txostena eman ondoan. Likidazio horretan zehaztuko dira subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasa zer kontzeptutan likidatzen den, tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da exekuzio materialerako aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industri mozkina salbu.

Barne Urbanizaziorako Proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesatuek, Barne Urbanizaziorako Proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko bertze batzuk ere.

12. artikulua. Obra bukatu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatu kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin-betiko likidazioa eginen da, kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. artikulua. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak.

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ERANSKINA

006ko tarifak

I. epigrafea._Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 69,00 euro 1.000 m² edo zatiki bakoitzetik.

II. epigrafea._Plan partzial edo berezietako aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea._Birzatiketen tramitazioa.

III-A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, tasak tarifa hauei jarraikiz likidatuko dira, aprobetxamendu guztiaren azaleraren arabera:

_1.000 m² edo horren zati bakoitzetik: 69,00 euro.

III-B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak, III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea._Eskatzaileek berek egindako hirigintzako proiektuen tramitazioa.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren ariora likidatuko dira, eta karga-tasa %1,53 izanen da.

V. epigrafea._Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen babesean emandako lizentziak.

V.1) Lurzatitzeko lizentziak:

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 43,45 euro.

V.2) Obra lizentziak, Zaharberritzeko laguntzetarako udal ordenantzaren babesean daudenak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 41,30 euro.

V.3) Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 114,10 euro.

V.4) Eraiste, eraikitze, berritze, instalazio, zuhaitz botatze, errotulu paratze eta oro har lizentzia behar duten gainerako obretarako lizentziak, betiere aurreko ataletan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,70.

V.5) Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Espediente lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da 38,05 euro, eta gehienez ere 684,90 euro, espediente bakoitzetik.

Tasa honen ondorioetarako ez da kontuan hartuko igogailuak paratzea edo haiek paratzeko egokitzapenak edo erabilera nagusiko osagarri diren bertze batzuk.

VI. epigrafea._Gutxienez ere ordaindu beharreko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

_Plan Partzial edo bereziak tramitatzea: 435,75 euro.

_Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

.Partzialak edo bereziak eta xehetasun azterlanak: 435,75 euro.

_Birzatiketak: 435,75 euro.

_Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 51,10 euro.

_Obra lizentziak (V.4 epigrafea): 114,10 euro.

7. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

007ko tarifak

I. epigrafea._Jarduerarako lizentzia eta jarduera lizentziaren berrikuspena.

_Jarduerak okupatuko duen azalera eraiki osoaren arabera ezarriko da tarifa, hartan aritzeko behar diren lokal erantsi guztiak barne.

_Handitzeko lizentzien berrikustepenetan, handitze horri dagozkion metro karratuak kontatuko dira bakarrik.

_Likidazioa tarteune hauei jarraikiz eginen da:

50 m²-rainoko lokalak: 519,60 euro.

51tik 100 m² bitarte gehiago: 1,75 euro/m².

101tik 400 m² bitarte gehiago: 1,40 euro/m².

401etik 2.500 m² bitarte gehiago: 1,10 euro/m².

2.501 m² gehiago: 0,90 euro/m².

Gehienez ere: 5.175,00 euro.

II. epigrafea._Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

_Jarduera sailkatuaren espedientea: 0,00 euro.

_Jarduera kaltegabearen espedientea: 293,40 euro.

8. ORDENANTZA

UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

I. epigrafea._Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean sortutako kalteengatik ere egindakoak: ikustaldi bakoitza: 125,55 euro.

II. epigrafea._Eraikinen azterketa, beren segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapenak aurri espedienteetan

_Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lanagatik: 173,35 euro.

_Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 88,00 euro.

9. ORDENANTZA

ORDENANTZA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

Epigrafeak:

1._Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondoan, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana burutzen ahal ez bada: 34,15 euro.

2._Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean: 65,20 euro.

3._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork eraman gabe 48 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo zatiki bakoitzeko: 6,00 euro.

4._Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

11. ORDENANTZA

HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

ERANSKINA

006ko tarifak

I. epigrafea._Ehorzketak eta lurperatze eskubideak.

_Lurrean: 37,45 euro.

_Nitxoan: 75,55 euro.

_Panteoian: 113,00 euro.

II. epigrafea._Hobitik ateratzeak:

_Hilotzak: 83,10 euro.

_Gorpuzkiak: 52,70 euro.

III. epigrafea._Lekualdatze eskubideak (ez da ez ateratzea ez ehorzketa kobratuko).

Destinoaren arabera:

_Lurrean, 37,45 euro.

_Nitxoan, 75,55 euro.

_Panteoian, 113,00 euro.

IV. epigrafea._Garbiketa eskubideak.

_Lurrean: 37,45 euro.

_Nitxoan: 75,55 euro.

_Panteoian (gorpuzki bakoitzeko) 113,00 euro.

V. epigrafea._Nitxoen eta panteoietarako lurren kontzesioa.

A) Panteoietan:

_Panteoietarako lurren kontzesioa, 99 urtetarako: 2.268,00 euro.

B) Nitxoak:

_Aldi baterako lagapena (10 urte): 287,00 euro.

_10 urteko luzapenak: 378,00 euro.

_99 urteko kontzesioa: 2.457,00 euro.

VI. epigrafea._Zerbitzu orokorrak egitea.

_1. mailako panteoia: 79,90 euro.

_2. mailako panteoia: 60,35 euro.

_3. mailako panteoia: 41,80 euro.

_4. mailako panteoia: 30,45 euro.

_5. mailako panteoia: 19,55 euro.

_6. mailako panteoia: 6,00 euro.

_Nitxoak: 6,00 euro.

12. ORDENANTZA

KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

I. epigrafea._Ereta kiroldegia (euro/ordua).

_Tafallako kirol kluben pilotalekua: 3,10.

_Pilotalekua, futbitorako eta saskibaloirako (dutxak barne): 10,60.

_Pilotalekua, pilotarako (dutxak barne): 7,60.

_Pilotalekuko dutxak: 1,15.

_Squasha (dutxak barne): 5,35.

_Squasha, ordu erdia. 3,20.

_Squasha (18 urtetik beheiti), 19:00ak arte: 2,45.

_Squasha: 10 orduko bonoa: 45,00.

_Dutxak: 1,15.

_Tenisa, 18 urtetik goiti: 3,20.

_Tenisa, 18 urtetik beheiti: 1,50.

_Rokodromoa: 2,65.

_Argialdia (6 argialdi gehienez): 1,75.

II. epigrafea._Udal igerilekuak.

.Udako igerilekua:

1._Udaldiko abonua:

_1988an edo lehenago sortuak: 46,10 euro.

_89tik 95era sortuak: 26,45 euro.

_96tik 01era sortuak: 15,10 euro.

1.1. Kenkariak udako abonuan:

A) Gazte txartela: Ez da kendurarik batere abonu mota honetan.

B) Minusbaliatuak eta erretiratuak: Kendura hau eskuratzeko, behar den eskabidea aurkeztuko beharko diote Udalaren Kirol Patronatuari, eta horrek ematea erabakiko du, betiere eskatzaileak egiaztatzen badu bere errentak ez direla lanbidearteko gutieneko soldata bider bat eta erdira iristen. %20 merkeago izanen dute helduendako abonua.

Orobat, pertsona hauek %20 merkeago izaten ahal dituzte Udalaren Kirol Patronatuko prezio guztiak.

C) Familia ugaria: %20 merkeago izanen dute.

2._Udaldiko sarrerak:

_1988an edo lehenago sortuak: 4,85 euro.

_89tik 95era sortuak: 3,05 euro.

_96tik 01era sortuak: 1,90 euro.

3._Udako igerilekuko hilabeteko tasa (Tafallan erroldatuak ez direnendako):

Abuztuko tasa (abuztuaren 1etik irailaren 15era) udako abonua baino merkeago izanen da, horrela zenbait udatiarrek abonua lortu ahal izateko, izan ere uda erdia igarotakoan ez zen abonurik eskuratzen ahal.

Abonua VIII-1etik IX-15era:

_1988an edo lehenago sortuak: 31,05 euro.

_89tik 95era sortuak: 17,40 euro.

_96tik 01era sortuak: 9,40 euro.

III. epigrafea._Lanbide Eskolako kiroldegia.

_Kiroldegia (futbola): 10,60 euro.

_Kiroldegia Tafallako klubendako: 3,10 euro.

_Argiak: 6,85 euro.

IV. epigrafea._San Francisco futbol zelaia.

_Peña Sporten urteko tasa: 482,20

V. epigrafea._Futbol zelaiak, Ciudad del Cidacos txapelketaren barnean.

_Cidacos txapelketaren urteko tasa: 279,70 euro.

_Zelaia klubendako: 3,10 euro.

_Zelaia: 9,40 euro.

_Argiak: 23,50 euro.

VI. epigrafea._Atletismo pista.

_Klubendako pista: 3,10 euro.

_Pista: 9,40 euro.

_Argiak: 5,20 euro.

_Dutxak: 1,15 euro.

VII. epigrafea._Eskualdeko eskoletako pilotalekuak.

_Federatu gabeko kirol taldeak: 6,05 euro.

_Pilotalekuak klubendako: 3,10 euro.

_Pilotalekua, Guraso Elkarteko aita-amendako (argiak bakarrik):

_Argiak: 4,75 euro.

_Dutxak: 1,15 euro.

VIII. epigrafea._Eskualdeko kiroldegietako zelaiak.

_Zelaiak klubendako: 3,10 euro.

_Zelaiak federatu gabeko kirol taldeendako: 4,00 euro.

IX. epigrafea_Kirolaz besteko erabilerak.

_Sarrera kobratzen bada edo instalazioaren erabiltzaileendako errendimendurik ateratzen bada (gehi argien gastua): 172,40 euro.

_Sarrera kobratu gabeko jarduerak (gehi argien gastua): 109,65 euro.

_Sarrera kobratu gabeko jarduerak Lanbide Eskolako kiroldegian (gehi argien gastua): 109,65 euro.

_C.D. Eretaren fidantza: fidantza ezartzen da, 365,00 eurokoa, C.D. Eretaren erabileragatik, sortzen ahal diren kalteak ordaindu ahal izateko.

X. epigrafea._Kirol ikastaroak.

Kirol eskolak: 30,35 euro.

13. ORDENANTZA

ORDENANTZA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

Ezkontza bakoitzeko prezioa:

Tafallan erroldatuak: 0,00 euro.

Tafallan erroldatu gabeak: 0,00 euro.

14. ORDENANTZA

ORDENANTZA, AUZOLANA ETA BIDELANA ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12, 53 eta 54. artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Xedea.

2. artikulua. Ordenantza honek xedea du arautzea, batetik, herritarren lana, auzolan, auzalan edo artelan izenekin ere ezagutua, eta, bertzetik, herriko bideak eta mendi bideak egin, zaindu eta hobetzeko bidelana, hau da, oro har toki entitate honen eskumenetan biltzen diren obra guztiak.

Bi prestazioetarako arauak:

3. artikulua. Auzolana eta bidelana, biak, bateragarriak dira eta aldi berean ere eman daitezke. Beraz, aldi berean ematen direnean, bidelana bete behar dituztenek auzolana ere garraio elementu berekin egiten ahalko dute.

4. artikulua. Lana egitera ez etortzeak, ezinbertzeko kasuetan salbu eta aitzinetik librantza egin ez baldin bada, haren diru zenbatekoa eta bertze hainbertzeko isuna ordaindu beharra ekarriko du. Emanen den epean ordaintzen ez baldin bada, premiamendu bideari ekinen zaio.

5. artikulua. Toki entitate honek urtero onetsiko ditu, osoko bilkuran hartutako erabakien bitartez, auzalana eta bidelana egiteko aldiak, betiere kontuan harturik udalerrian (kontzejua izan, udala izan) lan handienetako garaiekin batera izan ez daitezen.

Auzolana.

6. artikulua. Delako herrian bizilekua duten guztiak daude auzolanera behartuak, honakoak ezik:

a) Hemezortzi urtez beheitiko eta berrogeita hamabostez goitikoak.

b) Ezindu fisiko, psikiko eta zentzumenezkoak.

c) Presondegietan giltzapetuak.

7. artikulua. Toki entitate honek aseguru baten bidez babestuko ditu auzolana egin behar dutenak, gertatzen ahal zaizkien istripuen arriskutik.

8. artikulua. Auzolana ez da urtean hamar egun baino gehiagokoa izanen, ez eta hiru egunetan jarraian eginen ere. Interesatuaren ordez bertze pertsona batek egiten ahal du auzolana, beti ere horretarako egokia baldin bada eta bere borondatez egiten baldin badu.

Bidelana.

9. artikulua. Bidelanean parte hartu beharra dute, nahitaez eta salbuespenik gabe, herriko enpresa-ustiategietan garraio elementuak dituzten pertsona orok, fisiko zein juridikoek eta herrian bizi edo ez.

10. artikulua. Trakzio mekanikoko ibilgailuen garraio prestazioak urtean gehienez ere bortz egun hartuko ditu eta egunak ez dira jarraian egonen. Haren ordez, lanbideen arteko gutieneko soldataren hiru halako ordain daiteke.

Gainerakoetan, urtean ez dira hamar egun baino gehiago izanen ez eta bi egun jarraian baino gehiagotan eginen ere.

11. artikulua. Bidelana egiteko ibilgailuek kontsumitzen duten erregaia toki entitate honek ordainduko du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

15. ORDENANTZA

ORDENANTZA, HERRILURRETAKO ONDASUNAK APROBETXATU ETA BALIATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO ESKUBIDE ETA SARIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

ERANSKINA

006ko tarifak

2005eko TARIFAK 2006ko TARIFAK

a) Laboreko lurzatiak (1)

Lehentasuna dutenendako

aprobetxamendua: _Lote ona 5,91 euro/erregua.

_Lote nola-halakoa 3,67 euro/erregua.

Zuzeneko aprobetxamendua:

_Lote ona 9,46 euro/erregua

_Lote nola-halakoa 6,36 euro/erregua

b) Erlauntzak 1,40 euro/ kaxa 1,45 euro/ kaxa

(eta gutienez ere 17,50 euro).

c) Legarra ateratzea 3,20 euro/m³ 3,30 euro/m³

d) Belarrak eta urak (2)

e) Ehiza barrutia hitzarmenaren

ceariora

(1) eta (2): 2005eko tarifak eguneratuko dira, nekazari edo abeltzainek hartutako prezio indizea erabiliz (Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 27. artikulua).

16. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

Arau honetan aplikatuko diren tarifak hauek dira:

Zangak irekitzea: Egunean 1,75 euro, hura osoa ez bada ere, metro lineal edo zatiki bakoitzeko eta guttienez 16,90 euro egunean, osoa ez bada ere.

Tasa aplikatzeko irizpidea: partikularrak ez badu adierazten zenbat egunetan izanen den irekia zanga, hasiera batean likidatuko dira udal zerbitzuak iritzitako egunak, eta ondotik doituko da, betiere partikularraren aitorpen-eskaera behar bezala egiaztatuaren arabera.

Kalte-ordainak zangak irekitzeagatik:

_Metro lineala:

1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 50,50 euro.

1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 26,60 euro.

1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 4,85 euro.

Fidantzak zangak irekitzeagatik:

_Metro lineala:

1.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 151,05 euro.

1.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 113,55 euro.

1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 71,75 euro.

17. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK APARKATU EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sortuko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Erabilera edo aprobetxamendua bukatzen denean, zenbat seihilekoetan egin den, horien guztien artean hainbanatuko da kuota.

Nork ordaindu behar.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasak dagokien Ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. artikulua. 1) Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, Ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasu.

2) Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera _6 metro guttienez_ eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak.

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Gordailua erabil daiteke indarra duen arautegia hausteagatik edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezartzen diren zehapenak ordaintzeko. Gordailua berreskuratu ahal izateko Udaltzaingoaren eta Zerbitzu Teknikoen txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Zergak Kudeatzeko Departamentuak behar den zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emanen ditu IV. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoan, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek paratu, mantendu, behar izanez gero berriro paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bertzela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengora bueltatu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

ERANSKINA

006ko tarifak

I. epigrafea._Ibilgailuen sarbidea.

I.1. Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzetik, urtean:

POLIGONO FISKALAK

1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra

euroak euroak euroak euroak

1 ibilgailutik 5era: 21,30 17,50 14,05 7,05

6 ibilgailutik 10era: 35,40 27,75 21,30 10,65

11 ibilgailutik 25era: 58,60 45,85 35,40 17,70

26 ibilgailutik 50era: 88,40 70,80 52,90 26,80

50 ibilgailutik goiti: 106,00 85,90 63,05 31,90

I.2. Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. I.1. epigrafeko turismoekin parekatuko dira, honela kalkulatuz: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zatiki bakoitzeko auto-omnibusendako, eta gehieneko kargako 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko, kamioiendako edo herresta-ibilgailuendako edo nekazaritzakoendako.

I.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzetik.

POLIGONO FISKALAK

1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra

euroak euroak euroak euroak

35,40 27,75 21,30 10,65

I.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzetik, urtean:

POLIGONO FISKALAK

1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra

euroak euroak euroak euroak

50 ibilgailu bitarte 43,90 35,30 26,70 13,65

50 ibilgailu baino gehiago 52,90 41,40 31,35 16,15

I.5. Lizentziak, ordutegien ariora, aparkatzeko debekua dutenak. Aitzineko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

II. epigrafea._Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba.

Metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, urtean:

POLIGONO FISKALAK

1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra

euroak euroak euroak euroak

49,60 41,50 32,40 16,40

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba.

II.1 epigrafeko tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago.

POLIGONO FISKALAK

1-2-3 4-5-9-10-11 6-7-8-12-13 14tik 19ra

euroak euroak euroak euroak

24,80 20,75 16,20 8,20

Erreserba karrika bateko bi espaloietan baimendu bada, eta horietan aparkatzeko debeku txandakakoa bada, tarifa alde bakar bateko luze-zabalen gainean kalkulatuko da, zehatz-mehatz, luzeenaren gainean.

III. epigrafea._Seinalatzeko diskoak.

1. Pasabideak seinaleztatzeko diskoak: 44,00 euro.

2. Lekua erreserbatzeko seinaleztatzeko diskoak: ....... Udalak ordaintzen duen huraxe bera.

18. ORDENANTZA

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

_Erregai biltegiak eta monolitoak: 172,20 euro urtean.

_Mahaiak eta kadirak (aprobetxamenduko denbora edozein izanik ere): 7,25 euro/m².

_Bakarrik herriko bestetan paratzen direnean: 3,80 euro/m².

Nafarroako plazan %25 garestiagoa izanen da mahaiak eta kadirak paratzeko tarifa.

_Salmenta automatikorako tresnak: 47,80 euro urtean.

_Kioskoak, "karrikoak" eta gaztainen saltokiak: 85,85 euro/hiruhilek.

_Banku entitateen kutxazain automatikoak eta bideo denden eta gainerakoen saltzeko makinak, erosleak karrikatik erabiltzen dituenak: 47,80 euro urtean.

_1,35 euro/m²/eguna, eta guttienez ere 14,70 euro/eguna.

_Tiro egiteko postuak eta/edo gisakoa: 1,35 euro/m²/eguna, eta guttienez ere 7,25 euro/eguna.

_Zaldiko-maldikoak eta/edo gisakoak: 1,35 euro/m²/eguna, eta guttienez ere 10,85 euro/eguna.

_Aldamioak, aldamio goitituak eta hesiak: Tarifa fatxada tarteen ariora ezarriko da eta gutienez hamabostaldietarako.

1,60 euro aldamio edo hesiekin okupatutako metro karratu lur bakoitzeko, 15 egun edo gutiagoko aldietarako.

_Garabiak: 8,60 euro/eguna.

_Edukiontziak eta siloak: 2,60 euro/eguna.

_Txosnak, ikuskizun edo jostagarrietarako muntadurak, jatekoak saltzeko etxolak, etab., bestak, feriak edo bertzelako gertakariak direla kausa.

_12,65 euro/eguna edo zatikia lehen 2 m² edo zatikiagatik.

_8,80 euro/eguna edo zatikia m² edo zatiki bakotza gehiagorengatik.

Otsail eta urriko ferietako saltokiak (6 m²): 47,80 euro/eguna.

Fidantzak: honako fidantza hauek ezartzen dira oro har, izan daitezkeen kalteak ordaintzeko:

_Zirkoak paratzea: 375,00 euro.

_Zezenplaza erabiltzea: 375,00 euro.

_Ferietako barrutia erabiltzea: 375,00 euro.

Zezen-plaza alokatzea (erantzukizun zibileko asegurua aurkeztu beharko dute ekitaldirako): 300,00 euro.

0. ORDENANTZA

ORDENANTZA, MERKATU PLAZAREKIN, KALEZ KALEKO SALMENTAREKIN ETA FERIA BARRUTIAREKIN IKUSTEKO DUTEN ERABILERA PRIBATIBOAK, APROBETXAMENDU BEREZIAK, ZERBITZUAK ETA JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

Merkatua:

1._Saltoki finkoen okupazioa:

_1etik 7ra: 9,95 euro hilean.

_8a eta 9a: 36,45 euro hilean.

_10etik 13ra: 14,10 euro hilean.

_14a: 9,95 euro hilean.

_15a: 13,25 euro hilean.

_16tik 19ra: 9,95 euro hilean.

_20tik 22ra: 16,55 euro hilean.

_23a eta 24a: 9,95 euro hilean.

_25a, 26a, 29a, 31, 33a, 34a, 35a, 36a, 38a, 39a, 40a, 42a, 43a, 44a eta 50a: 54,65 euro hilean.

_45a, 46a, 47a, 48a eta 49a: 39,00 euro hilean.

_27a: 39,00 euro hilean.

_28a: 62,95 euro hilean.

_30a: 67,90 euro hilean.

_32a: 67,90 euro hilean.

_37a: 69,45 euro hilean.

_41a: 68,41 euro hilean.

2._Hozkailuaren erabilpena:

_Haragia: 1,05 euro/hila 10 kilogramo edo horren zatikitik.

_Barazkiak eta frutak: 1,15 euro/hila 10 kilogramo edo horren zatikitik.

Kaleko salmenta: Merkatu plazako, plazetako eta eremu publikoko

saltokiak:

_Urteko abonua: 3,10 euro/eguna/m² edo zatikia.

_Sei hilabeteko abonua: 3,60 euro/eguna/m² edo zatikia.

_Hiruhileko abonua: 4,05 euro/eguna/m² edo zatikia.

_Egunekoa: 4,35 euro/eguna/m² edo zatikia.

Artisauak (jaki erreen eta piperren saltokiak barne): 4,05 euro/eguna/m² edo zatikia.

Salmenta kamioi edo furgoietan: 32,90 euro/eguna.

Feria barrutia:

_Nekazaritzako makineria eta bertze erakusketak: hitzarmenaren ariora.

_Nekazaritzako makineria eta bertze erakusketak, hitzarmenik ez denean:

_Tasa lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik: 3,50 euro/m²/feria, eta guttienez ere 24,45 euro/feria.

_Feria barrutitik kanpo lekua okupatzeagatik eta zaintza zerbitzuagatik, tasak %20 murriztuko dira.

1. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, APARKATZE MUGATU ETA MURRIZTUKO EREMUETAN TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUAK APARKATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

I. epigrafea._Bizilagun izaera ziurtatzen duten txartelak.

1. Urte naturaleko eperako ematen den txartel bakoitzeko: 39,65 euro.

2. Txartela galtzeagatik, ibilgailua aldatzeagatik, sektorez aldatzeagatik eta abarrengatik, lehenengoaz gain ematen den txartel bakoitzeko, aurreko tarifaren ehuneko 20 ordainaraziko da.

II. epigrafea._Eremu urdinetan aparkatzea.

1. 30 minutu bitarte: 0,40 euro.

2. 30 minututik aitzina, 5 minutuko zatiki bakoitzeko, gehienez ere 120 minutu bitarte, eremu guztietan: 0,05 euro 5 minututik.

3. Txartelak adierazten duen epea gainditzen duen denboragatik, betiere 120 minutu baino gehiago ez bada: 3,90 euro.

0.1. ARAUA

ORDENANTZA FISKALA, TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasleek ordaindu beharreko tarifak.

1._Ikasle ofizialak.

_Izena emateko eskubideak:

.Erroldatuak: 65,00 euro.

.Erroldatu gabekoak (%25 erantsita): 81,25 euro.

_Ikasgai bakoitzeko

.Erroldatuak: 58,40 euro/hiruhilek.

.Erroldatu gabekoak (%25 erantsita): 73,00 euro/hiruhilek.

2._Ikasle libreak.

_Izena emateko eskubideak: 72,65 euro.

_Ikasgai bakoitzeko: 74,75 euro.

3._9 eta 10. mailetako ikasleak.

_Izena emateko eskubideak

.Erroldatuak: 65,00 euro.

.Erroldatu gabekoak (%25 erantsita): 81,25 euro.

_Ikasgai bakoitzeko

.Erroldatuak: 99,65 euro.

.Erroldatu gabekoak (%25 erantsita): 124,55 euro.

4._Familia lugaria:

Familia ugariek legeak aurreikusitako deskontu hauek izanen dituzte:

_1. kategoria: %50, irakasgai bakoitzagatik.

_2. kategoria: %100, irakasgai bakoitzagatik.

_Ohorezko familia: %100, irakasgai bakoitzagatik.

Hiru kasuetan izen ematea ordaindu beharko da.

5._Musika tresnen alokairua.

Musika tresna, hiruhileko bakoitzetik: 24,30 euro/hiruhilekoa.

0.2. ARAUA

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

ERANSKINA

006ko tarifak

I. epigrafea._Langileak.

_Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %35, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea._Materialak.

_Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

III. epigrafea._Ibilgailuak, makineria.

III.1. Kamioi arrunta: 39,95 euro/ordua.

III.2. Dumperra: 20,00 euro/ordua.

III.3. Konprimagailua, mailu bat duena: 66,45 euro/eguna.

III.4. Pala kargatzailea: 79,70 euro/ordua.

III.5. Pala atzerainduskailua: 66,45 euro/ordua.

III.6. Udaltzaingoaren garabia: 39,95 euro/zerbitzua.

III.7. Kamioi biltontziduna: 39,95 euro/ordua.

Ondasuna uztea eta maneiatzen duenaren zerbitzua, biak sartzen dira epigrafe honetako aitzineko tarifen barnean.

III.8. Desinfektatzeko makina, hornitzen diren produktuez aparte: 34,80 euro/eguna.

_Desinfektatzailea: 19,35 pezeta/litroa.

_Intsektu hilkaria: 22,25 pezeta/litroa.

IV. epigrafea._Oholtzak, aldamioak eta bertze elementu batzuk.

IV.1. Hesi metalikoak: 1,40 euro/bakoitza.

IV.2. Aldamioak uztea Alde Zaharrerako, garraioa, muntaia, desmuntaia eta ziurtagiria eta osagarriak barne (metro karratu eta egun bakoitzeko): 0,70 euro.

IV.3. Oholtza handi metalikoa: 63,05 euro/eguna.

IV.4. Mahaiak: 0,60 euro/eguna/bakoitza

IV.5. Kadirak eta aulkiak: 0,40 euro/eguna/bakoitza

Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak.

Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie.

0.3. ARAU FISKALA

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 29. artikuluan xedatutakoarekin bat ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak egiten dituen zerbitzuen onuradun izatea, horra zergapeko egintza. Zerbitzuak hauek izan daitezke:

2.A.

1._Etxeko lan orokorrak.

_Erabiltzaileak erabiltzen duen etxebizitzaren garbiketa.

_Arropa ikuzi, konpondu eta lisatzeko zerbitzua.

_Etxerako erosketak egitea.

2._Laguntza pertsonaleko lanak.

_Pertsonaren garbiketa.

_Ohera behartuen eta inkontinentzia dutenen higiene berezia.

_Medikazioa kontrolatzea eta ematea, salbu giharretan, zainetik edo horren gisara eman behar diren botikak edo tratamenduak eta edozein motatako sendaketak egitea.

_Etxean barna mugitzen laguntzea, ohetik altxatu eta etzatea, elikagaiak hartzeko laguntza.

_Etxetik kanpo atera behar direnean laguntzea.

_Bertze kudeaketak, agiriak jaso eta eramatea.

_Harremanak senitartekoekin eta auzoekin.

_Bertze edozein jarduera, biziera normala izateko.

3._Izaera psiko-sozialeko lanak.

_Aholkularitza eta tratamendu soziala.

_Laguntza tekniko-profesionala, ahalmen pertsonalak garatzeko eta autolaguntza bultzatzeko.

_Hezkuntza prozesuan esku hartzea eta ohitura pertsonal eta sozialak hartzen laguntzea.

2.B._Etxez etxeko bazkari eta/edo afarien zerbitzua.

Zerbitzuaren mugak.

3. artikulua. Urte bakoitzeko lanbidearteko guttieneko soldata halako bat eta erdi baino gutiagoko per capita dirusarrerak dituztenek biltzen ahalko dituzte aitzineko kapituluan jasotzen diren zerbitzuak.

Hala ere, erran berri dena aldatzen ahalko da horretarako aukera ematen duten inguruabarrak direnean; salbuespena Gobernu Batzordean onetsi beharko da, horretarako arrazoiak justifikatzen dituen txostena aldez aurretik eginda.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren onuradunek dagozkien tasak ordaindu beharko dituzte.

Karga-oinarriak.

5. artikulua. Egiten den zerbitzu mota eta prestazioak irauten duena, horra karga-oinarriak.

Tarifak.

6. artikulua. 1. Ordenantza honetako eranskinean agertzen dira aplikatu beharreko tarifak, zerbitzuaren eta urteko "per capita" dirusarreren ariora.

6.2. "Per capita" errenta urteko dirusarreren batura da, edonondik etorrita ere, bizikidetasun unitateko kideen kopuruaren artean zatiturik.

6.3. Urteko dirusarrerak egiazki jaso direnak dira gehi dirusarrera ahalezkoak. Hauek ateratzeko jabegoen eta/edo eskubideen titulartasunen zenbatespena eginen da, kasuan kasuan, haiekin errenta edo likidazioa egin badaiteke.

II. eranskinean zenbatespen horiek egiteko irizpideak agertuko dira.

6.4. Onuradunen baldintzak aldatzen badira, dela familian, dela diruaz edo dela gizarte aldetik begiratuta, hilabeteko epea izanen da E.L.Z.ari zehatz-mehatz jakinarazteko, tarifak egokitu beharko baitira.

Tasen sorrarazpena eta dirubilketa.

7. artikulua. Tasen sorrarazpena izanen da :

a) Hilaren lehenean, 2.A artikuluko zerbitzuetarako.

b) Mantenua ematen den eguna, 2.B. artikuluko zerbitzuetarako.

8. artikulua. Kuotak hilero ordainduko dira, zerbitzuen sorrarazpena noiz eta ondoko hileko lehenbiziko bortz egunean.

9. artikulua. Bajak Udalari jakinaraziko zaizkio eta ondoko hiletik hasita izanen dituzte ondorio ekonomikoak.

Kudeaketa arauak.

10. artikulua. 1. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua eskatzen ahal dute beren eginbehar arruntak egin ez ditzaketen gizabanakoek edo familiek, edo kideren bat arazoetan dutenek, eta 2. artikuluko laguntzetako baten beharra badu.

2._Etxez etxeko laguntza programaren bidez, erabiltzaileak eta haren familiakoek edo hurbilekoek egin ez ditzaketen egitekoak eginen dira, onuraduna normaltasunez bizitzeko beharrezko direnak.

3._Programaren ardura duen gizarte langileak erabiltzailearen egoera sozio-familiarra baloratzeko azterketa eginen du eta txosten bat igorriko du, honako hauek zehaztuko dituena:

_Zein motatako prestazioa emanen den.

_Jarri zaizkion egunak eta orduak.

_Erabiltzaileak ordaindu beharreko tarifa.

4._Gobernu Batzordeak espedienteak ebatziko ditu eta eskatzaileei jakinaraziko zerbitzua onetsi edo ezetsi den.

5._Lehentasuna emanen zaie honako kasu hauei:

a) Larrialdiko edo premia sozialeko egoeran egonik familiaren laguntzarik ez duten familia edo norbanakoak.

_Guraso bakarreko familiak.

_Minusbaliatuak.

_Zaharrak, bakarrik bizi eta ezintasunen bat pairatzen badute, edo beren ardurapeko ezinduekin nahiz adin tikikoekin bizi badira.

b) Familiaren oinarrizko laguntza duten kasuetan, ahaideen lana osatuko da, erabiltzaileak behar dituen laguntza pertsonal berezietan, batez ere.

11. artikulua. 1. Etxez etxeko laguntza jasotzeko eskabidea Tafallako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoan eginen da. Horretarako aipatu zerbitzuan ematen den eskabide-orria bete eta sinatuko da. Horrekin batean agiri hauek aurkeztuko dira:

a) NANaren fotokopia.

b) Gizarte Segurantzako kartillaren fotokopia.

c) Sendagilearen edo erizainaren txostena.

d) Urteko dirusarrera gordinen aitorpena, eta horien frogagiriak eta ziurtagiriak.

e) Gizarte langilearen iritziz behar diren gainerako agiri guztiak.

2._Dokumentazioa jaso eta balorazioa egin ondoan, gizarte langileak erabakiak hartzeko eskumena duen organoari proposatuko dio zein erabaki hartu, datu hauek zehaztuz: zein laguntza emanen den, ordutegia, non-nola emanen den eta horren kostua.

12. artikulua. Prezioen likidazioa zerbitzua kudatzen dutenek eginen dute, eskatutako agirietan oinarriturik eta baremoa egiteko ezarritako irizpideei jarraikiz.

Arau-hausteak eta zehapenak.

13. artikulua. Arau-hausteak Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorrean ezarritakoari jarraikiz zehatuko dira, eta onuraduna zerbitzutik kentzen ere ahalko da.

AZKEN XEDAPENA

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Kudeaketaren, dirubilketaren eta ikuskatzailetzaren ordenantza orokorra eta aplikatzen ahal diren xedapen guztiak aplikatuko dira.

I. ERANSKINA

006ko tarifak

LGSaren %55era arte 0,00 1,10 33,00 0,80 24,00

%56tik %64ra 8,80 1,80 54,00 1,20 36,00

%65etik %73ra 11,45 2,40 72,00 1,55 46,50

%74tik %82ra 16,00 2,90 87,00 1,85 55,50

%83tik %91 24,00 3,50 105,00 2,10 63,00

%92tik %100era 38,40 4,40 132,00 2,60 78,00

%100etik %125era 65,30 5,30 159,00 3,15 94,50

%125etik %150era 91,50 6,15 184,50 4,30 129,00

%150etik goiti* 03 arau fiskaleko 3. artikuluaren ariora 117,50 7,00 210,00 5,00 150,00

II. ERANSKINA

Urteko dirusarrerak zenbatesteko irizpideak

Urteko dirusarrerak = Egiazko dirusarrerak + Ahalezko dirusarrerak

_Egiazko dirusarrerak: laneko errentengatik, kapital higigarriaren nahiz higiezinaren etekinengatik, lanbide jardueren etekinengatik, eta abarrengatik eskuratutako dirusarrera egiazkoak baloratuko dira atal honeta, etab.

_Ahalezko dirusarrerak: ondasun eta eskubideen zenbatespenaren bidezko dirusarrerak, aitzineko atalean baloratu ez direnak, baloratuko dira atal honetan.

Hauen etekinen zenbatespena:

_Hirilurreko ondasunak: ohiko bizitegiak ez diren etxebizitzaterako PFEZaren arauen irizpide bera erabiliz eginen da, hau da, %1,30 aplikatuz hirilurraren katastroko balioaren gainean, ohiko etxebizitzari dagokionaren kendura aldez aurretik egin ondotik.

_Landalurreko ondasunak: herritarren arteko zuzeneko aprobetxamenduan herrilurretako lote arrunt bakoitzagatik ordaindu beharreko lur-sariaren etekina parekatuz aterako da, eta horretarako landalurraren gaineko kontribuzioaren katastroko balioari %10 aplikatuko zaio.

0.4. ARAUA

PREZIO PUBLIKOEN ERANSKINA, KULTUR ARETOA ETA UDALAREN BERTZE LOKAL BATZUK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEI DAGOKIENA

I. epigrafea.

A) Ekitaldi Aretoa:

_3 orduz edo horren zatiki baterako lagatzea, egunean: 105,55 euro.

B) Erabilera anitzeko gela:

_Ordubetez edo horren zatiki baterako lagatzea, egunean: 21,75 euro.

C) 1. gela:

_Ordubetez edo horren zatiki baterako lagatzea, egunean: 15,20 euro.

D) 2. gela:

_Ordubetez edo horren zatiki baterako lagatzea, egunean: 15,20 euro.

0.5. ARAUA

ARAUA, UDALAREN GIZARTE ETXEKO LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

Kontzeptua.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Gizarte Etxeko aretoak erabiltzeagatik.

Ordaindu beharra noiz sortzen.

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean eta ordaindu beharko da ekitaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez.

3. artikulua. Interesatuak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekintzarako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago, eta kasu horretan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Nork ordaindu behar.

4. artikulua. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

Baimena.

5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

6. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik, eranskineko tarifak aplikatuko dira.

Zein egintzagatik ez den ordaindu behar.

7. artikulua. Kultur egintzak.

_Kirol egintzak

_Gizarte eta Kultur Kontseiluak edo Udaleko bertze alor batek babesturiko talde egintzak.

Zer egintzagatik ordaindu behar den.

8. artikulua. _Enpresek edo erakunde pribatuek antolaturiko jarduerak.

Betiere Udalak eskubidea gordeko du halako egintza batzuk bazter uzteko edo ez baimentzeko, Udalaren xede eta helburuekin bat egiten ez badute.

ERANSKINA

006ko tarifak

Gizarte Etxeko aretoa:

_3 orduz edo horren zatiki baterako lagatzea, egunean: 102,45 euro.

Erabilera anitzeko 1. aretoa:

_Ordubeterako edo gutxiagorako uztea, egunean: 21,75 euro.

Erabilera anitzeko 2. aretoa:

_Ordubeterako edo gutxiagorako uztea, egunean: 15,20 euro.

0.6. ARAUA

ARAUA, PODOLOGIA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Tafallan eroldaturiko jendeendako eta haien ezkontideendako:

_Erretiratuak, 60 urte edo guttiago dituztenak: 10,85 euro.

_Erretiratuak, 60 urtetik goitikoak: 7,70 euro.

0.7. ARAUA

ARAUA, LUDOTEKA ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

_Familiendako abonua: 33,10 euro.

_Eguneko sarrera: 1,75 euro.

0.8. ARAU FISKALA

ERANSKINA, UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ARAU FISKALARI DAGOKIONA

006/2007 ikasturtea

Egonaldi mota: 7 ordu.

3.350 eurotik beheiti 15 34 49

3.350 - 4.500 euro 33 38 71

4.501 - 5.500 euro 44 48 92

5.501 - 6.650 euro 56 58 114

6.651 - 7.980 euro 76 68 144

7.981 - 9.300 euro 90 78 168

9.301 - 10.700 euro 120 88 208

10.701 - 12.400 euro 145 88 233

12.401 - 15.000 euro 175 88 263

15.000 eurotik goiti 195 88 283

Behin hartarako onartua izanez gero, jantokiagatik ordaindu beharra zerbitzua egitetik beretik sortzen da, erabili ala ez.

Bai jantokiko zerbitzurako onarpenak bai Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoak ematen dituen dirulaguntzek onarpenaren ondoko hilean izanen dute eragina.

Bakarrik egokitzapen aldian eta gurasoak eta hezitzaileak bat etorrita gibelatzen ahalko da jantokian sartzea, eta betiere gutienez 15 egun eta gehienez hilabete. Halakoetan, zenbat denboraz etorri den, horren araberakoa izanen da kuota.

Iragarkiaren kodea: L0609694