84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZANGOZA

Ordenantza hasiera batean onetsirik Zangozako oinezkoendako eremuetan ibilgailuen sarbide murriztua arautzen duena

Zangozako Udalak, 2006ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako oinezkoendako eremuetan ibilgailuen sarbide murriztua arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan _maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak emandako testu berriaren arabera_ xedatutakoa betetzeko.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Zangozan, 2006ko ekainaren 19an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.

Iragarkiaren kodea: L0611236