84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

JAURRIETA

Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza

Jaurrietako Udalak, 2006ko ekainaren 8an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ordenantzen dokumentua udal idazkaritzan egonen da ikusgai.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Jaurrietan, 2006ko ekainaren 8an._Alkate udalburua, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0611073