84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

79/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, Nafarroako Garraioen Kontseiluaren osaera partez aldatzen duena.

Martxoaren 20ko 61/1985 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Garraioen Kontseilua sortu zen, organo aholku-emaile gisa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikia.

61/1985 Foru Dekretuaren 2.c) artikuluak kontseilukide bat esleitzen dio RENFEri. Burdinbideen sektoreei buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren bidez RENFE enpresa entitate publikoa Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (Burdinbideen Azpiegituren Administratzailea) izena hartu zuen eta, horrekin batera, lege horretan berean burdinbideen azpiegituren administratzaileari esleitu zitzaizkion eginkizunak bere gain hartu zituen.

2006ko otsailaren 9an Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) izeneko enpresa entitate publikoak eskatu zuen Miguel Angel Castellanos Rodríguez eta Luis María Cantero Induráin jaunak Nafarroako Garraioen Kontseiluko kide titular eta ordezko kide izendatzeko, hurrenez hurren.

Beste alde batetik, Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) izeneko elkarteak, 2006ko maiatzaren 4an eskatu zuen elkarteak kontseilu horretan duen ordezkaritza berritzeko, Oscar Apesteguía Urzainqui jauna kontseilukide titular eta Agustín Iturralde Galech jauna ordezko kontseilukide izendatzeko.

Horrenbestez, martxoaren 20ko 61/1985 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenekin bat,

AGINDU DUT:

1. Miguel Angel Castellanos Rodríguez jauna, Nafarroako Garraioen Kontseiluko kide titularra, eta Jerónimo Alza López jauna, Kontseiluko ordezko kidea, kargutik kentzea. RENFEren ordezkariak ziren biak.

2. Miguel Angel Castellanos Rodríguez jauna Nafarroako Garraioen Kontseiluko kide titular izendatzea eta Luis María Cantero Induráin jauna ordezko kide, Administrador de Infraestructuras Ferroviarias (ADIF) enpresaren izenean.

3. Juan José Sarasa Baztán jauna Nafarroako Garraioen Kontseiluko kidea eta Pedro Aós Garralda jauna, Kontseiluko ordezko kidea, kargutik kentzea. Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) izeneko ordezkariak izendatu ziren biak.

4. Oscar Apesteguía Urzainqui Nafarroako Garraioen Kontseiluko kide titular izendatzea eta Agustín Iturralde Galech jauna ordezko kide, Asociación Independiente de Taxistas Autopatronos de Navarra (AITAN) izeneko elkartearen izenean.

5. Foru agindu honen berri ematea Nafarroako Garraioen Kontseiluari eta interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko otsailaren 5ean._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0609983