84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

SAN MARTIN UNX (NAFARROA)

Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa. Behin betiko onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2006ko maiatzaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea antolamendu xehekatuaren determinazioen aldaketa, hain zuzen ere UC_ 130, 131 eta 171 dagokiena, barneko bide bat kentzeko eta San Martin Unxeko Udalak sustatu duena. Halaber, erabaki zuen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea eta Lurraldearen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ale bat igortzea, behar bezala eginbidetua, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

San Martín Unxen, 2006ko ekainaren 2an._Alkatea, Beatriz Ucar Muruzábal.

Iragarkiaren kodea: L0610932