84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

NAFARROAKO KONTSUMOKO ARBITRAJE BATZORDEA. Kontsumoko Arbitraje Sistemako atxikipenak desegitea.

2006ko martxoaren 9an, Laura Iriarte andreak, "Talleres Iriarte Beroiz, S.L." enpresa ordezkatuz eta haren izenean, Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Sistemako atxikipena desegiteko eskaera aurkeztu du.

Kontsumoko Arbitraje Sistema arautzeko maiatzaren 3ko 636/1993 Errege Dekretuko 7.4 artikuluarekin bat, aditzera ematen da desegiten dela NA624 erregistro zenbakiarekin Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitako Enpresen Erroldan zeukan inskripzioa.

Iruñean, 2006ko martxoaren 13an._Nafarroako Kontsumoko Arbitraje Batzordeko burua, Rafael Lara González.

Iragarkiaren kodea: F0610704