84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) izateko 24 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurrean. Iragarkia:

Marta de la Llave Ruin eta Edurne Echarte Etayo andreek gora jotzeko errekurtsoa paratu dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE) izateko 24 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko puntuazioen behin betiko zerrendaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkezten ahal dira alegazioak.

Iruñean, 2006ko ekainaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0610557