84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

450/2006 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, "Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Mistoaren akta" erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik "Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Mistoaren aktaren" testua, alde batetik CEN enpresaburuen elkarteak eta, bestetik, UGT eta CC.OO sindikatuek sinatua 2005eko azaroaren 23an.

Gertakariak

1. Departamentu honetan 2006ko maiatzaren 15ean sartu da aipatu aktaren testua eta, horrekin batera, erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko eskaria.

2. Espediente hau tramitatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak eta neurri zehatzei eta lanbideartekoei buruzko akordioak erregistratu, gorde eta argitaratzea, L.E.ko 83. eta 90. artikuluetan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. L.E.ko 83.3 artikuluan, 90. artikuluko 2. eta 3. atalei loturik, ezarritakoarekin bat, eta hitzarmen kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da aipatu eranskina erregistroan inskribatu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2005eko azaroaren 23ko akta hori departamentu honetan dagokion erregistroan inskribatzeko agintzea eta aktaren testua eta dokumentazioa bertan gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea Batzorde Mistoari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 29an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

AKTA

Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Mistoa

Egunak: 2005eko azaroaren 23a.

Parte hartu dutenak: José Manuel Ayesa Dianda (CEN), Javier Martinena Bergasa (CEN), Juan Antonio Cabrero Samaniego (UGT), Arantxa Biurrun Urpegui (UGT), José María Molinera de Frutos (CC.OO.) eta Pilar Arriaga García (CC.OO.).

1. 2004ko azaroaren 22ko akta irakurri eta onestea.

Akta adostasunez onesten da.

2. Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Mistoko karguen berritzea.

Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Mistoak bederatzi kide izatea erabaki da, erakunde bakoitzetik hiru kide, hain zuzen:

José Manuel Ayesa Dianda (CEN), Javier Martinena Bergasa (CEN), José Manuel Olivar de Julián (CEN), Juan Antonio Cabrero Samaniego (UGT), Isabel Moreno Orduña (UGT), Arantxa Biurrun Urpegui (UGT), José María Molinera de Frutos (CC.OO.), Pilar Arriaga García (CC.OO.) eta Carmen Sesma Beruete (CC.OO.).

3. Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Iraunkorreko karguen berritzea.

Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Iraunkorrak hiru kide izatea erabaki da, erakunde bakoitzetik kide bat, hain zuzen:

Javier Martinena Bergasa (CEN), Isabel Moreno Orduña (UGT) eta Carmen Sesma Beruete (CC.OO.).

4. Batzorde Mistoaren eremuan dinamizazio taldeak sartzea.

Kontuan hartuz garrantzi handikoa dela enpresetan arriskuak ebaluatzea eta laneko arriskuei aurrea hartzeko kultura sustatzeko ekintzak egitea, erabaki da batzordekideek prebentziorako kulturaren alde egiten ari diren dinamizazio lana Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Mistoaren eremuan sartzea.

5. Kreditazioaren prozedura.

Batzorde Mistoak laneko arriskuen arloan prebentzio eta dinamizazio lana egiten duten pertsonak Nafarroako Lan Osasunaren Batzorde Mistoaren tutoretzapean daudela egiaztatzeko dokumentazioa prestatzeko denbora izan dezan, sei hilabeteko epea irekitzen da erakunde bakoitzak pertsona horien izenak eman diezazkion Batzorde Iraunkorrari. Kreditazioak egiteko ardura Batzorde Iraunkorrari egokituko zaio.

Eta aztertzeko gai gehiagorik ez dagoenez, bilkura bukatutzat ematen da.

José Manuel Ayesa. Juan Antonio Cabrero. José María Molinero

Iragarkiaren kodea: F0609529