84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR NAGUSIA

Hirilurraren gaineko kontribuzioa, 2006ko lehen seihilekoari dagokiona, eta landalurraren gaineko 2006ko kontribuzioa

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2006ko uztailaren 14an amaitzen dela hirilurraren gaineko kontribuzioaren zergagatik lehen seihilekoari eta landalurraren gaineko kontribuzioagatik 2006. urteari dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien atzeko aldean aipatzen diren banketxeen bulegoetako edozeinetan ordaintzen ahal dira, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak borondatez ordaintzeko azkeneko egunean kobratuko dira kontutik.

Behin epe hori iraganez gero, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2006ko ekainaren 12an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0610961