84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GESALATZ

Larreen zuzeneko esleipena herritarren artean

Hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, epea hasiko da, 2006ko abuztuaren 12an (larunbatez) eguerdiko hamabietan bukatuko dena, eskubidea dutela uste duten bizilagunek eskaera egin dezaten Arzozko larreak esleitzeko, honako aprobetxamendu eremu honetan:

B eremua, alanbre-hesiz itxia, 15 urtez esleitzeko; esleipen-hartzaileak abeltzaintza izan beharko du lanbide nagusia.

Baldintza-agiria 2006ko ekainaren 10eko bilkuran onetsi da.

Eskabidearekin batera ekarri beharko dira, orobat, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 182, 200 eta 204. artikuluetan zehaztu agiriak.

Gesalatzen, 2006ko ekainaen 19an._Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0610734