84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA ARGA

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Miranda Argako Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Miranda Argako udal mugapea, ondoko salbuespenekin:

Salbuespenak: 240ko hektarea, Berbintzanako ehiza barrutia eratzeko lagatu zirenak, Badalengua sakanaren, Tafallako mugaren, Berbintzanako mugaren eta Raso alderdiko zati baten artean.

Miranda Argan, 2006ko ekainaren 21ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0610703