84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2004ko uztailaren 1ean emandako 1327 zenbakiko Ebazpenaren betearazpena

Lizarrako Udalak, 2006ko maiatzaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak uztailaren 1ean eman 1327 zenbakiko Ebazpena, haren bitartez hein batean onesten baita Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak UPP 18-3 unitateko finkak normalizatzeko proiektua behin betiko onesteko 2003ko maiatzaren 15ean hartu erabakiaren aurka ezarritako gora jotzeko errekurtsoa eta, halaber, bertan behera uzten baita erabakia, haren bidez eskualdatzen zitzaizkiolako Ficopro, S.A.ri 108,73 m2, Lizarrako 5. poligonoko 243. lurzatian (futbol zelaia dago bertan) daudenak, aldez aurretik ondasun demanialaren kalifikazio juridikoan behar zen aldaketa, jabari publikoko ondasuna baita, egin gabe.

Ficopro, S.A.k eskabidea aurkeztu du (1089/2006 erregistroko sarrera zenbakia) eta hartan eskatu dagokion espedientearen tramitazioa, 5. poligonoko 243. lurzatiko aipatu azaleraren jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzeko, aipatu Ebazpena betetzeko asmoz.

Ikusirik hirigintzako informazio batzordeak emandako irizpena, Toki Araubideko Oinarriak arautzen duen apirilaren 2ko 7/1985 legeko 20.1.c) artikuluan xedatutakoa betetzeko, lege bereko 22.1.l) artikuluak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 103.1 artikuluak ematen duten eskumena erabiliz, ondokoa erabili da:

Lehenbizikoa._Lizarrako 5. poligonoko 243. lurzatiko 108,73 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea irekitzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/199 Foru Legeko 103.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta erantsitako planoan azaltzen den bezala.

Bigarrena._Aipatu aginduan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta. Erabaki honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin da errekurtsorik aurkeztu, tramite hutsa delako. Hala ere, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107.1 artikuluaren amaieran esan bezala, interesatuek komenigarritzat jotako alegazioak egiten ahal dituzte, prozedura bukatuko duen ebazpenean kontuan har daitezen; espedientea Lizarrako Udalaren bulegoetan (Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1; 31200 Lizarra; Nafarroa) egonen da ikusgai 10:30etik 13:30era arte, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena._Erabaki hau entitatearen iragarki oholean argitaratzea, ediktuen bidez".

Aditzera ematen da, aipatu erabakia betetzeko, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Lizarran, 2006eko ekainaren 19an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0610700