84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Deialdia, Eguesibarko herritarrei dirulaguntzak emateko, etxean energia alternatiboen edo berriztagarrien sistemak ezartzeko

Xedea: Eguesibarko herritarrei laguntzak ematea, 2006an etxean energia alternatiboak edo berriztagarriak (eguzki energia, termikoa, geotermikoa, etab.) sortzeko sistemak instalatzen badituzte.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 5.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea: 2006ko abenduaren 31ko 12:00ak bitarte.

Onuradunak: Eguesibarren erroldaturik dauden guztiek eskura ditzateke laguntzak, inbertsioak udal mugapeko higiezinetan egin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte:

_Espainiako edo Europar Batasuneko nazionalitatea edukitzea.

_Eguesibarren erroldaturik egotea, bederen laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, eta jarraian.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan (7.ean) ezarritakoa. Oinarriak eta beharrezkoak diren gainerako agiriak interesatuen eskura egonen dira, udal bulegoetan.

Eguesen, 2006ko ekainaren 20an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0610781