84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Taxoare kaleko 27 zenbakian igogailuak paratzeko. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko ekainaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 13-JUN-06 (11/UV)

Ikusirik Miguel A. Machin Iribarren jaunak, Taxoare kaleko 27 zenbakiko jabeen elkartearen ordezkari gisa, tramitera aurkeztutako agiria, espedientean 2006ko ekainaren 1eko datarekin jasotako txosten teknikoari jarraikiz, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Taxoare kaleko 27 zenbakian igogailuak paratzeko xehetasun azterlana.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2006ko ekainaren 19an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0610757