84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

JAITZ

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua betez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia iragartzen da. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesatuek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jaitzen, 2006ko ekainaren 19an._Alkatea, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L0610737