84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITZA

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsita

Itzako Udalak, 2006ko maiatzaren 8an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen UE 11.8 unitatea urbanizatzeko proiektua, Mónica Aniz andreak eta beste batzuek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Eritze Itzan (Itzako Udalaren egoitza), 2006ko maiatzaren 29an._Alkate udalburua, Socorro Pérez Ollo.

Iragarkiaren kodea: L0610568