84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIKAZTELU

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

"Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan, 76. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen (apirilaren 21eko 11/99 Legeaz aldatu baitzen) 21 j) artikuluarekin bat.

Ebatzi dut:

1. Kontuan hartuz EEZBko eta Udaleko idazkaritzaren txosten teknikoa, hasiera batez onestea U-21 unitatea urbanizatzeko proiektua, Felipe Javier Iturmendi jaunak sustatua, Promociones Inmobiliarias Mendijurra, S.L. ordezkatuz.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Interesatuari zuzenean jakinaraztea hasierako onespenaren erabaki hau."

Deikaztelun, 2006ko ekainaren 14an._Alkatea, Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0610960