84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Lizarrako Udalak ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatu du, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartarazten da espedientea udal bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: udal mugape osoa.

Lizarran, 2006ko ekainaren 20an._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0610642