84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Xehetasun azterlanaren aldaketa hasiera batean onetsirik

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen ekainaren 19an, hasiera batean onesteko Vianako Udal Planeko UE-5 lurzatiko xehetasun azterlaneko aldaketa, Construcciones Antonio Santander e Hijos, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2006ko ekainaren 19an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0610988