84. ALDIZKARIA - 2006ko uztailaren 14a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

526/2006 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, idazkari tekniko nagusiaren ordezkoei bitarteko gisa aritzeko gaikuntza ematen diena.

Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta zuzenean haren menpe dauden bestelako organo administratiboetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasunen bat dutenean, haien ordez jardun dezaten.

Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin bat, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia, Idazkaritza Tekniko Nagusia eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzua zuzenean Toki Administrazioko kontseilariaren menpe dauden organoak dira.

Horiek horrela, Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Araubide Juridikoaren Ataleko buruari eta Toki Entitateentzako Aholkularitza eta Lankidetza Zerbitzuko zuzendariari, batari zein besteari, gaikuntza ematea idazkari tekniko nagusiaren ordez aritzeko, haren kargua hutsik gelditzen denean, titularra kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean.

2. Foru agindu hau interesatuei eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara eman dadin.

Iruñean, 2006ko ekainaren 12an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0610190