77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

746/2006 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Honen bidez onesten dira onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat betetzeko (arkitekto teknikoa). Lanpostuaren deialdia irailaren 19ko 1022/2005 ebazpenaren bidez egin zen.

Unibertsitate honetako Estatutuetan xedatutakoa betez, eta unibertsitate honetako errektoreak 2005eko irailaren 19an emandako ebazpenaren 4.1 oinarriarekin bat eginez, horren bidez egin baitzen Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat betetzeko hautaproben deialdia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Onartuen eta baztertuen zerrendak onestea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalan karrerako funtzionario izateko lanpostu bat (arkitekto teknikoa) betetzeko hautaprobetarako. Deialdia 2005eko irailaren 19an emandako ebazpenaren bidez egin zen (2005-10-14ko NAO). Izangai onartuen zerrenda jendaurrean dago Unibertsitateko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean (Arrosadiko Campusean).

Bigarrena._Izangairen bat zerrendetatik kanpora gelditu bada, alegia, onartuen zerrendan agertu ez bada, hamar eguneko epea dauka, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, onartuen zerrendan ez agertzeko egindako akatsak zuzentzeko.

Aipatutako epean zerrendetan agertzen ez direla alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten izangaiak, behin betiko bazterturik geldituko dira. Behin betiko zerrendak jendaurrean egongo dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean.

Hirugarrena._Izangai onartuak dei bakarrean deitzea, hautaproben lehenengo ariketa egin dezaten. Proba hori 2006ko urriaren 3an egingo dute, 9:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 04. gela erantsian (Arrosadiko Campusa).

Laugarrena._Izangaiek Nortasun Agiri Nazionalarekin joan beharko dute probak egitera.

Bosgarrena._Epaimahaia kide hauek osatuko dute:

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburua: Francisco Javier Zabalza Ducún jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lanak eta Mantentzea Ataleko burua.

Mahaikideak: Cristina Abaurrea Arizmendi andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Aholkularitza Juridikoko Ataleko burua.

Goio Mendoza Erice jauna, Nafarroako Parlamentuari atxikitako funtzionarioa.

Iñaki Urutxurtu Fernández jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: Santiago Alvarez Folgueras jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lan Osasuneko eta Ingurumenaren Kudeaketako Ataleko burua.

Ordezko epaimahaia:

Epaimahaiburua: José Javier Pérez Remondegui jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia Gaietarako Zerbitzuaren zuzendaria.

Mahaikideak: Pedro Ardaiz Labairu jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

Anastasio Navascués Martínez jauna, Nafarroako Gobernuko Lanak eta Mantentzea Ataleko burua.

Javier Agüero González jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioa.

Idazkaria: José Miguel Mateo Celaya jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Eskala Teknikoko karrerako funtzionarioa.

Seigarrena._Ebazpen hau epaimahaikideei bidaltzea.

Zazpigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko ekainaren 2an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0609772