77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Julián Gayarre kaleko 5 eta7 zenbakietan igogailua paratzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 18-MAY-06 (4/CU)

"Julián Gayarre kaleko 5 eta 7 zenbakietan igogailua paratzeko xehetasun azterlana jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko otsailaren 14an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2006ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, martxoaren 20an); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Julián Gayarre kaleko 5 eta 7 zenbakietako eraikinetan igogailua paratzeko. Antonio Gómez Couto jaunak aurkeztua da tramitatzeko, etxejabeen elkartearen ordezkari gisa.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako agiriaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2006ko ekainaren 7an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0609911