77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Tuterako entzierro berrirako pilastrak eta oholak erosteko kontratua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikuluan ezarririkoari jarraituz, aditzera ematen da Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak 2006ko maiatzaren 23an hartu erabakiaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Tuterako entzierro berrirako pilastrak eta oholak erostea. Esleitzeko modua: enkantea, prozedura irekia eta presako tramitazioa. Esleipenaren prezioa: 140.870,40 euro. Esleipen hartzailea: Hermanos Aldaz Remiro, S.L.

Tuteran, 2006ko maiatzaren 29an._Batzordeburua, César Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: L0609847