77. ALDIZKARIA - 2006ko ekainaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

168/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, hodi bidezko gas banaketako konpainiek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten zenbatekoak eguneratzen dituena.

Uztailaren 5eko 259/2004 Foru Dekretuak, hodi bidezko gas banaketako konpainiek beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten eskubideen araubide ekonomikoaren Erregelamendua onetsi zuen, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, alta emateagatik, lotura egiteagatik, instalazioak egiaztatzeagatik eta lotura berriz egiteagatik.

Aipatu Foru Dekretuko 7. artikuluan Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari ahalmena ematen zaio, foru agindu bidez, 2., 3., 4. eta 5. artikuluetan ezarritako gehieneko prezio horiek aldatzeko, dela banaketa enpresak eskatuta, behar bezala justifikatuz gero, edo ofizioz, uste badu kontratazioaren kostua edo abonatuaren instalazioak erabili aurretik indarreko erregelamenduak eskatzen duen ikuskapenaren kostua nabarmen aldatu dela.

Gas Navarra S.A.k gehieneko prezio horiek 2004. eta 2005. urteko Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera eguneratzeko eskatu du. Uztailaren 5eko 259/2004 Foru Dekretuan ezarritako tarifak 2004ko ekitaldirako baliagarriak zirenez, bidezkoa da, bakarrik, 2005eko KPIa aplikatzea. Estatistikako Institutu Nazionalak %4,3an ezarri du igoera hori.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Hodi bidezko gas banaketako konpainiek, hornidura horrekin loturiko zerbitzuak direla eta, beren bezeroei kobratzen ahalko dizkieten zenbatekoak eguneratzea, eta honela geratuko dira:

_Alta hartzeko eskubideak:

3.1 tarifa 70,80 euro.

3.2 tarifa 80,30 euro.

3.3 tarifa 105,65 euro.

3.4 tarifa 105,65 euro.

Gainontzeko tarifak 105,65 + Qd x 0,08.

Qd egunean kontratatutako gehieneko emaria izanik (kWh/egun), 643,78 euro gehienez ere.

_Lotunerako eskubidea: 70,42 euro.

_Lotura berriz egiteko eskubidea: 140,84 euro.

_Instalazioak egiaztatzeagatiko eskubideak: 48,62 euro.

AZKEN XEDAPENA

Indarra hartzea

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 25ean._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0609177